naiz
Baiona

Erreforma berrien kontrako mobilizazioak Ipar Euskal Herrian

Frantziar Gobernuaren erreforma berrien kontra mobilizatu dira ikasleak Ipar Euskal Herrian. Goizean Baionako fakultatea blokatu dute eta Bernat Etxepare lizeoko gazteek ere ekimena burutu dute lehen orduan. Ondoren manifestazio jendetsua egin dute Lapurdiko hiriburuan.

Ikasleak Baionako kaleetan mobilizatu dira gaur goizean. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Ikasleak Baionako kaleetan mobilizatu dira gaur goizean. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Parisek iragarri dituen erreforma berrien aurka hainbat ekimen egin dituzte gaur goizean Ipar Euskal Herrian. «Hezkuntza elitistaren aurka» Baionako fakultatea blokeatu dute eta, geroago, Bernat Etxepare lizeoan ere protestak izan dira.

10:00etan, era berean, manifestazio jendetsua egin dute Baionan bertan, Cassin lizeotik abiatuta. Ikasle ugari bildu dira mobilziazioan.