NAIZ
BILBO

EAJk irabaziko luke Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban, ‘EiTB Focus’ inkestaren arabera

2015eko hauteskundeetako emaitzak hobetuta, jeltzaleak nagusituko lirateke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru hauteskundeetan, ‘EiTB Focus’ inkestaren arabera. EH Bildu bigarren indarra izango litzateke hiru herrialdeetan.

Gizaker enpresak EiTBrentzat eginiko inkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke heldu den maiatzean egitekoak diren foru hauteskundeak, 2015ko zitan lortutako emaitzak hobetuta.

Gizaker enpresak EiTBrentzat eginiko inkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke heldu den maiatzean egitekoak diren foru hauteskundeak, 2015ko zitan lortutako emaitzak hobetuta.

Araban %6,5 egingo luke gora alderdi jeltzaleak (%28,5eraino) eta EH Bildu %0,4 haziko litzateke (%21,1eraino). Ondoren joango lirateke Ahal Dugu (%18,6tik %15eraino), PP (%22,4tik %14,9ra), PSE (%11,4tik %12,3ra), Ciudadanos (%3,2tik %4,8ra) eta Vox (%0,4).

Bizkaian ere gora egingo lukete jeltzaleek (%38,2tik %44ra). Bigarren postuan EH Bildu egongo litzateke, %19,2tik %19,3ra pasata. Atzetik joango lirateke Ahal Dugu (%17,5etik %14,2ra), PSE (%12,7tik %12,8ra), PP (%8,3tik %5,8ra), Ciudadanos (%2,2tik %2,5era) eta Vox (%0,2).

EiTBren inkesta horren arabera, Gipuzkoan ere nabarmen haziko litzateke EAJ, %32tik %37,8ra. EH Bilduk ere gora egingo luke (%29,3tik %31,5era). Ondoren leudeke PSE (%16,8tik %12,7ra), Ahal Dugu (%14,6tik %11,2ra), PP (%5,5etik %4ra), Ciudadanos (%1,5etik %2,6ra) eta Vox (%0,1).

Inkesta azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean egin zuten, telefono deien bidez. Orotara 1,750 inkesta egin zituzten (Gasteizen  400, eta Arabako gainerako udalerrietan 150; Bilbon 400 eta Bizkaiko gainerako udalerrietan 200; Donostian 400 eta Gipuzkoako gainerako udalerrietan 200).