NAIZ
GASTEIZ

36 urteko gizon bat atxilotu du Polizia espainiarrak Gasteizen, jihadismoarekin lotura duelakoan

Polizia espainiarrak 36 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, «talde terroristako» kide izatea eta kide berriak bilatzea leporatzen diote.

Gasteizko Ariznabarra auzoko Castillo de Portilla kalean atxilotu du Polizia espainiarrak 36 urteko gizonezkoa.

Auzitegi Nazionaleko Bigarren Instrukzio Epaitegiaren aginduz egin dute atxiloketa eta miaketak egiten ari dira.

Atxiloketaren uneko irudiak zabaldu ditu Poliziak Twitter bitartez.

Barne Ministerio espainiarraren arabera, jihadismoarekin lotura izatea egozten diote atxilotutakoari eta ISIS taldearentzako kide berriak leporatzen diote.