Urtarrilaren 1ean hasiko da emititzen nazio ikuspegiko euskara hutsezko irrati berria

Euskal Irrati Zerbitzuak enpresaren babesean sortuko den nazio ikuspegiko euskara hutsezko irratia urtarrilaren 1ean hasiko da emititzen FM frekuentzian. Lehen fasean Bilbo, Durangaldea, Donostia, Beasan eta Azkoitian sintonizatu ahal izango da, eta datozen hilabeteetan Gernika, Gasteiz eta Legazpira zabalduko da.

NAIZ|DONOSTIA|2018/12/20
Donostia-antena
Donostialdean 93.8 frekuentzian emitituko da.

LEHEN FASEAN

Bilbo: 92.2

Durangaldea: 97.4

Donostia: 93.8

Beasain: 102.2

Azkoitia: 91.8


ONDOREN

Gernika: 96.7

Legazpi: 94.6

Gasteiz: 91.5

2012. urtean egin zen EAEn FM irrati lizentzien lehiaketa orokorra eta horren ondotik helegite eta tramiteak ebazteko ibilibide gorabeheratsuaren ondoren, Euskal Irrati Zerbitzuak enpresak nazio ikuspegia duen euskara hutsezko irrati proiektua aurkeztu zuen.

Zortzi lizentzia esleitu zizkioten lehiaketa hartan, honako frekuentzietan: Bilbo (92.2), Durangaldea (97.4), Gernika (96.7), Donostia (93.8), Beasain (102.2), Legazpi (94.6), Azkoitia (91.8) eta Gasteiz (91.5).

Sei urteren ondoren, eta «lan eta hausnarketa sakona» egin eta gero, Euskal Irrati Zerbitzuak enpresak iragarri du urtarrilaren 1ean hasiko dela emititzen nazio ikuspegiko euskara hutsezko irratia.

Lehen fase honetan bost frekuentzia piztuko dituzte: Bilbo (92.2), Durangaldea (97.4), Donostia (93.8), Beasain (102.2) eta Azkoitia (91.8). Froga fasea izango da, beraz hasiera batean interferentziak izango direla ohartarazi dute, eta lehentasuna horiek konpontzea izango dela. 

Beste hiru frekuentziak hurrengo hilabeteetan piztuko dituzte.

Egitasmo honetan hainbat eragile eta enpresaren laguntza jaso du Euskal Irrati Zerbitzuak-ek: Hamaika Telebista, Info7 Irratia, EKHE eta NAIZena, besteak beste. Egindako guztiagatik eskerrak eman dizkie.