naiz

Realak Sevillaren aurka jokatuko du Kopako finalaurrekoa

Realak Sevillaren aurka bilatuko du Kopako finalerako txartela. Otsailaren 17an, partida bakarrean eta oraindik zehaztu gabeko zelai batean jokatuko da norgehiagoka. Beste finalerdian Atletico Maril eta Barcelona arituko dira.

Nahikari Garcia, gol bat ospatzen. (NAIZ.EUS)
Nahikari Garcia, gol bat ospatzen. (NAIZ.EUS)

Realak Sevilla izango du aurkari emakumezkoen Kopako finalaurrekoan, eta beste finalista Atletico Madrilen eta Bartzelonaren arteko finalaurrekotik aterako da, astelehen honetan Granadan egin den zozketaren arabera.

Kanporaketak partida bakarrean erabakiko dira, otsailaren 17an, oraindik zehazteke dagoen zelai neutral batean, eta finala Granadako Los Cármenes Estadio Berrian jokatuko da, maiatzaren 17an.