NAIZ
Urdazubi

Julio Soto gailendu da Urdazubiko final laurdenean

Julio Sotok lortu du puntuaziorik altuena Urdazubin jokatu den Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdenean eta martxoaren 9an Etxarri Aranatzen jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du.

Bertsolariak, Urdazubin jokatutako saioko une batean. (NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA)
Bertsolariak, Urdazubin jokatutako saioko une batean. (NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA)

Urdazubin jokatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdena –atzo jokatu zen lehenengoa Tuteran Saats Karasatorreren garaipenarekin– oholtza gainean sei bertsolari zirela.

Saio puntuagarriaren ostean, Julio Sotok eskuratu du puntu gehien (265) eta, hortaz, martxoaren 9an Etxarri Aranatzen jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Iker Gorosterrazu (246), Saioa Alkaiza (245,5), Iban Garro (240,5), Irati Majuelo (234) eta Sahats Aleman (230,5).

Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 24tatik.