Zazpigarren puntua Artola eta Mariezkurrenarentzat (22-15)

Baiko enpresakoek sailkapenean berdindu egin dituzte Gasteizen neurketa benetan txarra jokatu duten Arteaga II.a eta Albisu.

Asier AIESTARAN|2019/02/10 19:55
Pilota
Olaizola II.a ordezkatu du Arteaga II.ak. (Jaizki FONTANEDA/FOKU)

Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena izango dira Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako partidarekin pozik geratiu diren bakarrak. Eta seguruenik beraiek ere ez erabat. Izan ere, neurketa benetan txarra izan da: galdutako 29 pilota eta egindako 7 tanto bakarrik zenbaketan eskuzabal jokatuta.

Binakako Txapelketaren sailkapena beraz bero-bero daukagu bi jardunaldiren faltan, bost bikote hiru txartelen borrokan: Irribarria-Zabaleta, Artola-Mariezkurrena II eta Arteaga II-Albisu zazpi punturekin daude (beste garaipen bat nahikoda dute); Altuna III-Martija sei punturekin; eta Ezkurdia-Ladis Galartza bostekin (bitik bi irabazi behar).

Neurketari hasiera oso kaskarra eman diote Axier Artegak eta Jon Ander Albisuk. Aimar Olaizolaren lesioak sortu duen atsekabea ahaztu ezinean edo, hutsak bata bestearen atzetik kateatu dituzte urdinek eta konturatzerako 14-3 galtzen jarri dira. Artolak eta Mariezkurrenak ez dute beste munduko ezer egin, baina pilota gehiegi ez galtzea nahikoa izan dute abantaila hori lortzeko.

Bigarren zatian indarrak apur bat parekatu dira, baina ez urdinek askoz hobeto jokatu dutelako –Arteagak tanto aipagarriren bat sinatu duen arren–, baizik eta gorriak ere okertzen hasi direlako. Akats horiek baliatuz markagailua apur bat estutu da: 15-9 eta 16-10.

Mariezkurrenak eraman gabe utzi duen sake erraz batek eta atzelariak galdutako beste pilota batek aldea are gehiago murriztu du: 20-15. Baina partidaren amaierak kantxan ikusitakoa ederki islatu du. Arteagak eta Albisuk egindako huts banarekin azken emaitza 22-15ekoa izan da.

 

En la última aportación al debate, el periodista Fermin Munarriz analiza la importancia que tienen los medios de comunicación en la formación de la identidad de una comunidad. Desde esa perspectiva considera que EiTB debe dejar de lado competencias estériles con grupos exteriores y empezar a pensar y actuar en clave de país.

EITB, TERRITORIO, CULTURA, SOCIEDAD
Fermin MUNARRIZ