NAIZ

Haizeteek amaiera eman diote Txikonen K2-ko abenturari

«Mendia ez da mugituko», adierazi du Alex Txikon alpinista bizkaitarrak K2-ko gaina egiteko saiakera bertan behera utziko dutela iragartzean. Haizeteek ezinezko egin dute Txikonen desafioaren gauzatzea.

Txikon, artxiboko irudi batean. (@AlexTxikon)
Txikon, artxiboko irudi batean. (@AlexTxikon)

Neguan konkistatua izan gabe jarraituko du K2-ak, baina mendia ez da bere tokitik mugituko. Hala adierazi du Alex Txikon alpinista bizkaitarrak K2-ko abenturari amaiera eman beharrean suertatu direla adieraztean.

7.000 metro arteko bidea egina zuen Txikonek, eta azken saiakera noiz egin esperoan zen bere taldearekin. K2-ko hirugarren kanpalekuan igaro du gaua, eta ‘Cuello de Botella’ delako igarobidera gerturatzeko saiakera egin asmo zuen igande honetan; handik, 400 metrotara baino ez dago K2-ko gailurra.

Haizeteek, baina, ezinezko egin dute saiakera, eta gora, hots gailurrera, beharrean, beherako bidea hartu behar izan du espedizioak. Hala, amaiera eman dio Txikonek K2-a neguan igotzeko saiakerari; lehena izan nahi zuen alpinista bizkaitarrak desafio hori erdiesten.