naiz

Gorlizen istripua izan duen parapentista bat helikopteroarekin erreskatatu dute

Billano itsasargiaren inguruan parapentearekin istripua izan du 37 urteko gizonezko batek eta Ertzaintzaren helikoptero batekin erreskatatu behar izan dute. Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Ertzaintzaren helikoptero batek 37 urteko gizonezko bat erreskatatu du astelehen honetan, Billano itsasargiaren inguruan parapentearekin istripua izan ondoren, Gorlizen (Bizkaia). Ertzaintzako Mendi ataleko ertzainak zihoazen helikopteroan, eta zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Astelehen honetan, arratsaldeko 14:30 aldera, herritar batek SOS Deiak 112 larrialdi zerbitzuari jakinarazi dio parapentista bat erori egin dela eta zaurituta zegoela. Emandako datuen arabera, gizonezkoa konortearekin zegoen baina gerrialdean mina zuen. Gorlizko Fano Bidearen inguruan zegoen, Ermua mendiaren eta Billano itsasargiaren artean.

Lakuako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek mobilizatu egin ditu osasun zerbitzuak, suhiltzaileak eta Ertzaintza, baina zonaldeko orografia dela eta, azkenean Ertzaintzako helikoptero bat bertaratu da zauritua erreskatatu eta Gurutzetako ospitalera eramateko.