Pasaiako sarraskiaren 35. urtemugan «ezkutatu nahi duten sufrimendua» azaleratuko dute

«Estatuaren indarkeria jasan duten hainbat kasu mahaigainera ekarri eta ezkutatu nahi duten sufrimendu guztia» azalarazi nahi dituzte Pasaiako sarraskiaren 35. urtemugan eta larunbateko ekitaldia indarkeri hauen biktimei eskainiko diete.

naiz|2019/03/20 19:54
Pasaia
Pasaiko badian izan zen sarraskiaren 35. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak aurkeztu dituzte. (Jon URBE / FOKU)

Pasaiako sarraskiaren 35. urteurrena beteko da ostiralean, eta Pasaia Argitu plataformak larunbateak antolatuko du ekitaldia. Gaur egindako agerraldian, elkartasuna eskertu nahi izan dute, baina bide judizialean oztopoari oztopoak segi egin diola gogoratu dute. «Espainiar Estatuko bide judizial guztiak agortu ditugu. Froga berriak azaltzen ez diren bitartean, kasua artxibatuta dago», jakinarazi dute. Hala ere, beste bide batzuk erabiltzea ere aztertzen ari direla adierazi dute, Nazio Batuetako erakundeetara jotzea hain zuzen. «Pasaiako Badian egin zuten Sarraskiak behar duen errekonozimendua eta aitortza jaso bitartean tinko jarraituko dugu lanean. Ez dugu etsiko», berretsi dute.

Bestalde, Euskal Herriko gatazka politikoaren testuinguruan, milaka familiarentzat «giza eskubideen urraketa etengabeak tragedia handia» izan direla adierazi dute. «Tragedia hori aitortu, onartu eta erreparatu beharra dago, bere osotasunean; gertaera guztiak, inolako salbuespenik gabe. Kasu bat bera ere ezin da geratu ahanzturaren zakuan zokoratuta. Agerikoa da euskal gizartea une erabakigarri batean aurkitzen dela bakearen, bizikidetzaren eta herri honen normalizazio politikoaren erronken aurrean. Alde horretatik alde guztietako biktima guztien aitortza egin beharra dago. Inork baino hobeto baitakigu zer sufrimentu dagoen atzetik».

«Ukatu, ezkutatu edo minimizatu» egiten diren kasu horiei eskaini nahi diete aurtengo ekitaldia. «Egiari Zor fundazioak egindako ikerketaren arabera, Estatuko agenteek eragindako heriotzak 219 dira, guda zikinak eragindako heriotzak 78, salbuespenezko neurri politikoen aplikazioaren eraginez hildako pertsonak 63 eta eraso faxistak eta eskuin muturrekoak eragindakoak 4. Hauetako 82k baino ez dute jaso nolabaiteko aitortza ofizialen bat; alegia, %22,5ak.

Pasaiako sarraskiaren 35, urtemugan, «Estatuaren indarkeria jasan duten hainbat kasu mahaigainera ekarri eta ezkutatu nahi duten sufrimendu guztia» azalarazi nahi dute. Hori dela-eta, ekitaldian Txiki eta Otaegiren senideek, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildakoen senideak, 1978ko sanferminetan espainiar segurtasun indarrek hildako German Rodriguezen senideek, torturen ondorioz hildako Joxe Arregiren senideek. GALek hildako Ramon Oñederraren senideek, 1989ko azaroan Madrileko Alcala hotelean erail zuten Josu Muguruzaren senideek eta 1980tik desagertuta dagoen Jose Migel Etxeberria ‘Naparra’ren senideek hartuko dute parte.

 

En la última aportación al debate, el periodista Fermin Munarriz analiza la importancia que tienen los medios de comunicación en la formación de la identidad de una comunidad. Desde esa perspectiva considera que EiTB debe dejar de lado competencias estériles con grupos exteriores y empezar a pensar y actuar en clave de país.

EITB, TERRITORIO, CULTURA, SOCIEDAD
Fermin MUNARRIZ