Naiz

Harkaitz Cano eta Juanjo Olasagarre, Kritikaren Sariak

Harkaitz Canoren ‘Fakirraren ahotsa’ lanak eskuratu du euskarakzo lanik onenaren saria, Estatuko literatuk kritikarien arabera. Juanjo Olasagarrek poesia atalean izan da saritua, ‘Ia hemen’ testuarekin.

Harkaitz Cano bere azken liburua saltzen Durangoko Azokan. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)
Harkaitz Cano bere azken liburua saltzen Durangoko Azokan. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Harkaitz Canok Estatu Espainoleko Literatur Kritikarien Elkarteak banatzen dituen Kritikaren Saria eskuratu du euskarazko kategorian. Juanjo Olasagarre arbizuarrak, berriz, poesiako atalean eskuratu du saria "Ia hemen" lanagatik. Sari ekonomikoak izan ez arren, prestigoa ematen diete autore euskaldun hauek egindako lanari.

Canoren eleberrian fikzioa eta errealitatea nahasten ditu. Bost urte eman zituen hori idazten. Halako lana hartu izanaren arrazoia «motibazio sentimentalari» egotzi zion argitalpena aurkeztu zuenean. Zazpi urte lehenago idatzi zuen aurreko nobela, ‘Twist’. Saritutako liburuan Imanol Larzabal musikari donostiarra hartzen du oinarritzat, errealitateari bira bat emanez Imanol Lurgain pertsonaia sortzeko.

Olasagarrek ‘Ia hemen’ lanarekin Lete Poesia Sariaren laugarren edizioa irabazi zuen pasa den urtean. «Poemen egikera aberatsa eta hats luze zein sakonera handiko hausnarketa izatea» goraipatu zuten orduan. Aurkeztu zituen poemen artean bi azpimarratu nahi izan zituen ordungo epaimahaiak: ‘Hegodun poemak’ eta ‘Urtaroak eta zeinuak’, eta erabilitako ironia begi onez ikusi zuen.

Antonio Solerren ‘Sur’ eta Raquel Lanserosen ‘Matria’ izan dira beste sariak eskuratu dituzten lanak. Solerrek jada bazuen Kritikaren Saria, 1996an "Las bailarinas muertas" argitalpenari esker lortua.