Bilboko kaleetan ‘klika’ dabil gaur Korrika

Eguerdiarekin batera iritsi da Korrika Bilbora eta ordu batzuk emango ditu Bizkaiko hiriburuko kaleetan barrena.

NAIZ|BILBO|2019/04/11 08:10
Korrika
korrika bilbo

Ia gau osoa Meatzaldean eman eta gero, Enkarterrietan murgildu da Korrika. Araban sartu-irten txiki bat egin ondoren, Bizkaira itzuli eta Bilborantza abiatu da, hamabiak laurden gutxiagotan hiriburura Zorrotzatik sartzeko. Hainbat ordu emango ditu Korrikak Bilbon.

Lasterketako kilometro jendetsuenetakoak izan ohi dira eta aurten ere gauza bera gertatuko dela uste dute antolatzaileek. 

Santutxu pasata, Plaza Biribilera abiatuko dira eta bertan dei berezia egin diote Bilboko euskalgintzari, guztien artean kilometro bat egin dezaten. San Mames eta Euskaldunako zubia igaro ostean, Txorierrira itzuliko da Korrika, Erandiotik.

Gatikan zapalduko du lehen aldiz Uribe Butroe eta, Mungian «klika» egin ondoren Busturialdera joko dute korrikalariek.

Lea-Artibain amaituko da gaurko etapa, baina, noski, Korrikak ez du etenik.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK