NAIZ

Europako goitibehera gidaririk onenak Legazpin bilduko dira hilaren 20 eta 21ean

Maldan Beheraren eskutik, Aste Santuetarako plan berritzaile bat izango da Legazpin, Europako Speeddown edo Inertzia kirolen Europako Kopa jokatuko baita. Momentuko materialik onenekin egindako motorrik gabeko ingeniaritzako artelanak bilduko dira errepideetan.

Antolatzaileak, goitibehera batekin, gaurko aurkezpenean. (KIROLZALE)
Antolatzaileak, goitibehera batekin, gaurko aurkezpenean. (KIROLZALE)

Astea Santuan planik ez dutenentzat, Maldan Beherak plan berritzaile bat eskainiko dut Legazpin, hilaren 20 eta 21ean, Europako Speeddown edo Inertzia kirolen Europako Koparekin. Lehen begirada batean arrotzak dirudite hitz hauek, baina goitibehera hitza aipatzen badugu, etxekoagoa dirudi.

Gaur aurkeztu da Legazpiko proba. Aurreratu dutenez, "Zuk zeuk egin" filosofia erabat ahaztu gabe, Speeddownek ibilgailurik sinpleenak, hala nola patinen jaitsiera edo Sputnik kategoria, eta momentuko materialik onenekin egindako motorrik gabeko ingeniaritzako artelanak bilduko ditu. Izena eman duten 88 gidariak bi multzotan banatuta lehiatuko dira: Europako Kopan arituko direnak, eta bertan Nazioarteko Federazioak (FISD) bere baitan biltzen dituen kategoria guztiak onartuko dira (C-1etaik C-10era), eta Espainia mailako proban lehiatuko direnak.

Faboritoen artean David Track eta Ines Daems belgikarrak aurkitzen dira, egungo Europako txapeldunak eta bat zenbakia eramango dutenak C6 mailako ibilgailu batekin. Hauekin batera euren anaia Gael Track, Europako azpi txapelduna C4 mailan, oso ibilgailu aerodinamiko batekin. Maila berean, Schmidt suitzarra aurre egiten saiatuko da, goitibehera beltz batekin. Joan den astean denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Italian.

Etxeko ordezkaritza

Euskal Herriko gidariak ere Legazpin arituko dira. Guztien artean, aipatzekoa da Andoni Gaztañagaren kasua. Duela 20 bat urte Montmeloko 24 orduak bezalako moto lehiaketetan parte hartutako gidaria da. Oraingoan Gravity Bike mailan aritzeko bere gidari dohainetara molda daitekeen bizikleta bat prestatu du.

Bizkaiko Astuidarrak, Jon, Jon Kaiet eta Orkatz, famili bereko hiru belaunaldi ere lehiatuko dira. Skeleton C10 mailan arituko dira, Neguko Joko Olinpikoetan hodi moduko batean bere burua botatzen duten froga ezagunaren moldaketa. Froga honetako Europako txapelduna den Sergio Gori italiarra ere Legazpin izango da.