NAIZ
Donostia

Gure Zirkuak bigarren bira hasiko du maiatzaren 3an Oiartzunen

Iazko arrakastaren ondotik, Gure Zirkuak Euskal Herria zeharkatuko du bigarrenez. Lehenengo emanaldia maiatzaren 3an izango da Oiartzunen.

Gure Zirkuko taldearen argazkia, iaz, bira abiatu aurretik. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)
Gure Zirkuko taldearen argazkia, iaz, bira abiatu aurretik. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

2018an egindako lehen biran arrakasta itzela lortu zuen Euskal Herrian sortutako Gure Zirkuak. 25.000 ikusle baino gehiago erakarri zituen lurralde osoan egindako biran. Eta, aurten ere, arrakasta errepikatzera doaz. Iaz jasotako erantzunak hauspotuta eta neguko atsedenaldiak indarberrituta hasiko du 2019o bira lehen euskal zirku ibiltariak.

Iaz bezala, aurten ere Gure Zirkuak Euskal Herriko leku desberdinetara eramango ditu karpa azpiko diziplinek berarekin dakarten magia, lilura eta alaitsauna. Oraingoan, oraindik zapaldu gabeko eskualde eta lurraldeetara iristeko ahalegina egingo dutela iragarri dute.

Horren adibide dira Gure Zirkuak 2019ko bira abiatzeko aukeratu dituen lehen geldialdiak. Maiatzaren 3an izango da lehen hitzordua Oiartzunen eta hilaren 12ra arte luzatuko da. Bere atzetik etorriko dira Berriz (maiatzaren 17tik 26ra) eta Gasteiz (maiatzaren 31tik ekainaren 15era).

Sarrerak salgai daude dagoeneko www.ticketea.com atarian.