Astebeteko greba deitu du LABek Gipuzkoako adinekoen zentroetan

‪Hitzarmen duin bat lortzeko xedez, astebeteko greba deitu du LABek, apirilaren 29tik maiatzaren 5era. Zerbitzu sozialen esparruan txertatzen den heinean, zahar etxeen lanak publikoa izan behar duela defendatuko du, «orain arte bezala enpresa pribatuen interesen araberako erabakiak har ez daitezen». ‬

NAIZ|2019/04/17 16:05
Egogain
Eibarko Egogain zahar etxeko langileek Borroka Eguna egin zuten apirilaren 10ean. [Jon URBE/FOKU]

‪Gipuzkoako nagusien egoitzetako 5.000 langile inguruk herrialdeko itunik gabe jarraitzen dute, egokiak ez diren baldintzetan, maiz beren osasunaren truke betez eta errespetatuz egoiliarren oinarrizko eskubideak.

Egoera hori aldatzeko herrialdeko hitzarmen duin bat behar dela uste du LABek eta astebeteko greba deitu du hori lortzeko helburuarekin. Apirilaren 29tik maiatzaren 5era izanen dira mobilizazioak.

Gaur emandako prentsaurrekoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak duen ardura nabarmendu du, eta salatu du, «beste aldera begiratzeaz gain, negoziazio prozesuan joko zikina bultzatzen» duela, «Adegi eta Matia 2020 patronalak, ELArekin batera, beste negoziazio paralelo bat egitera gonbidatuz, mahaiaren eta langileen gainetik pasatuz». ‬

‪Sindikatu honen iritziz, honakoek izan beharko lukete herrialdeko hitzarmenaren ardatz nagusiak: alde batetik, oinarrizko soldata toki eta Foru Administrazioen menpe dauden langileen batez bestekoarekin homologatzea. Bestetik, kontratazioa zuzena, mugagabea eta aldi osokoa izatea. Langileen ratioak eta mailak ezarriko dituen lan batzorde parekidea sortzea, eta, azkenik, prestakuntza kontuan izateko puntu garrantzitsutzat hartzea.‬

ELAk ere bai

ELAk ere grebara deitu ditu Gipuzkoako zahar egoitzetako langileak, apirilaren 26tik maiatzaren 10era. LABen eta bien greba egunek denboran bat eginen dute, beraz, astebetez. Hilabeteak daramate bi sindikatuek sektorearen baldintzak hobetzeko mobilizazioak eta greba egunak antolatzen.

 

En la última aportación al debate, el periodista Fermin Munarriz analiza la importancia que tienen los medios de comunicación en la formación de la identidad de una comunidad. Desde esa perspectiva considera que EiTB debe dejar de lado competencias estériles con grupos exteriores y empezar a pensar y actuar en clave de país.

EITB, TERRITORIO, CULTURA, SOCIEDAD
Fermin MUNARRIZ