naiz

EH Bilduk 1.200 euroko oinarrizko soldata defendatuko du Madrilen

Madrilgo Kongresurako EH Bilduren Arabako zerrendaburu den Iñaki Ruiz de Pinedok koalizioaren hiru proposamen nagusiak plazaratu ditu. «Lan erreforma indargabetzea, lan harrem anen euskal markoa bultzatzea eta 1.200 euroko oinarrizko soldata».

Aizpurua, Ruiz de Pinedo, Matute y Pozueta en un acto de EH Bildu en el Auditorio Baluarte. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Aizpurua, Ruiz de Pinedo, Matute y Pozueta en un acto de EH Bildu en el Auditorio Baluarte. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Iñaki Ruiz de Pinedok, EH Bilduk Madrilgo Kongresurako Araban duen zerrendaburuak Estatu espainiarra Euskal Herriaren ekonomiarako «oztopoa» dela adierazi du. «Egin diren lan erreformek lan baldintzak gero prekarizatzera eraman gaituzte, gizarte klase berri bat sortu da, langile prekarioena, hain zuzen», aipatu du.

«EH Bilduk herritar guztien bizitzak duintzeko lan egingo du Madrilen eta horretarako, lan baldintza duinak bermatuak izan behar dira», gehitu du Ruiz de Pinedok. Hori dela-eta, EH Bilduk oinarrizko hiru proposamen defendatuko ditu Kongresuan: «Lan erreforma indargabetzea, lan harremanen euskal markoa bultzatzea eta 1.200 euroko oinarrizko soldata».

Era berean, Ruiz de Pinedok esan du egungo egoera ekonomikoa ez dela «batzuek esaten duten bezain ona». Izan ere, Eustatek emandako azken datuen arabera, «urtez urte enplegua suntsitzen dela agerian utzi dute». Arabako langabezi tasa %11,3koa da (EAEko tasaren gainetik %10,2koa baita). Baina aurreko hiruhilabetearekin konparatuta, pertsona okupatu gutxiago daude, (- %0,3) eta «horrek lanpostu berriak sortzen ez direla esan nahi du».

Bakartxo Ruiz: «Bel Pozuetak emakume borrokalaria eta elkartasuna ordezkatzen ditu»

Nafarroako Gobernurako presidentegai den Bakartxo Ruiz Lemoako Gazte Topagunean izan da gaur eta bertan azpimarratu egin du apirilaren 28ko hauteskundeetan Bel Pozueta hautatua izatearen garrantzia. Gazteekin izandako topaketan, Bakartxo Ruizek balioan jarri du «gazteriaren jarrera, euren eskubideak
murrizteko saiakeren aurrean. Hezkuntza publiko eta kalitatezkorako eskubidea, etxebizitza duinerako
eskubidea edo lan duin baterako eskubidea».

Ruizek gazteria animatu egin du «aldarrikatzen eta lanean jarraitzera gizarte eredu desberdin baten alde, autoritarismorik eta matxismorik gabekoa». «Gazteriaren indarra beharrezkoa da Nafarroan aldaketa bultzatzen jarraitzeko eta gizarte justuago eta domokratikoago bat lortzeko», gehitu du.

Hau ordezkatzeko, datorren apirilaren 28an Bel Pozuetari bozka emateko dei egin du Ruizek, Madrilera
eraman ahal izateko «emakume borrokalaria, eta justizia eta elkartasunaren baloreak ordezkatzen dituena».