NAIZ
Donostia

Kimuak katalogoa osatuko duten zazpi filmak aukeratu dituzte

Kimuak programaren 22. edizioan banatuko den film labur sorta hautatu dute dagoeneko. Horien artean dira Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga eta Raul de la Fuente zuzendariak.

Hautatu da jada Etxepare Euskal Institutuak Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin antolatutako Kimuak programaren 22. edizioan banatuko den film labur sorta.

Horien artean dira ‘Artiko’, Josu Venero eta Jesus Mari Lazkanorena; ‘El infierno’, Raul de la Fuenterena; ‘Labo’, Jesus Maria Palaciosek zuzendua; ‘Leyenda dorada’, Ion de Sosa eta Chema Garcia Ibarrarena; ‘Lursaguak’, Izibene Oñederrak zuzendua; ‘Mateoren ama’, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagarena; eta ‘Medvedek’, Ainhoa Gutierrez del Pozorena.

Katalogo berriak fikzioa, zientzia fikzioa, animazioa eta forma desberdinetako dokumentalak jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmeetako bi euskara hutsean daude, beste bat euskaraz eta gaztelaniaz, bi gaztelaniaz eta bat ingelesez. Azken batek, animaziozkoak, ez dauka dialogorik.