NAIZ

Londresen gidaririk gabeko trenak hornitzeko kontratua irabazi du CAFek

Londreseko 43 treneko flota diseinatzeko, fabrikatzeko eta hornitzeko esleipena irabazi du CAFek.

Londreseko 43 treneko flota diseinatzeko, fabrikatzeko eta hornitzeko esleipena irabazi du CAFek.
Londreseko 43 treneko flota diseinatzeko, fabrikatzeko eta hornitzeko esleipena irabazi du CAFek.

CAFek irabazi egin du Transport for London (TfL) enpresak kudeatutako Docklands Light Railway (DLR) linearako 43 treneko flota diseinatzeko, fabrikatzeko eta hornitzeko esleipena. Sinatu duten kontratuak euskarri teknikoko eta flotarako ordezkoak hornitzeko zerbitzuak biltzen ditu.

Hogeita hamahiru trenek gaur egun DLRk dituen unitate zaharrenak ordezkatuko dituzte, –ia hogeita hamar urte dituzte–, eta beste 10 unitateri esker, linea osoaren edukiera eta maiztasuna areagotuko dituzte. 2023. urtean hasiko dute bidaiariekin egindako zerbitzua.

Tren berriek gaur egun DLR linean zerbitzua ematen duten 3 kotxeko trenen antzeko luzera izango dute, baina bidaiarientzako beste hobekuntza batzuk izango dituzte. Bidaiari buruzko informazio bisuala eta audio bidezkoa denbora errealean emateko teknologia, aire girotua, gailu mugikorrak kargatzeko puntuak, erabilera anitzeko guneak eta gurpildun aulkientzat erreserbatutako guneak biltzen dituzte hobekuntza horiek.

Tren berri horiek garraioarekin lotuta Londreseko alkateak ezagutarazi duen plan estrategikoaren baitan kokatzen dira.

CAFi azkenaldian esleitu dizkioten kontratuetako azkena da hau. Wales & Borders frankiziarentzako DMUen hornikuntza eta mantentze-lana, Pariseko metro-sarerako 43 RER MI2N unitateren birgaitze-lana eta Australiako Hegoaldeko G0ales Berrirako eskualdeko 29 unitate diesel-elektrikoren hornikuntza eta mantentzea dira horietako batzuk.