Mariane Fernandes, Super Amara Bera Beraren azken fitxaketa

Mariane Fernandes, ezker alboko jokalari brasildarra, da Super Amara Bera Beraren azken fitxaketa datorren denboraldiari begira. Norvegiako Molde HK Elite taldetik iritsi da donostiarren jokalari berria.

NAIZ|2019/06/14 13:15
Mariane_fernandes
Norvegiatik dator Mariane Fernandes. (berabera.com)

23 urte ditu Mariane Fernandes Super Amara Bera Beraren azken fitxaketak, eta internazionala izana da Brasilgo junio mailako selekzioetan.

Norvegiako Molde HK Elite taldean aritu a 2017ko abenduaz geroztik, eta ezker alboko jokalaria izanagatik ere eskubian ere joka dezake. Talde donostiarrak prentsa ohar batean adierazi duenez, «indartsua» da Fernandes, «kanpoko jaurtiketarekin, azkarra eta joku ikusmen ona duena».

Azken fitxaketa honekin itxi du Super Amara Bera Berak fitxaketa aroa. Hala ere, taldea harrobiko jokalari batekin osatzeko asmoa adierazi du.