Fernando Juarez Urquijo
ALDEE-ko lehendakaria

UEUren Eibarko Ikastaroen barruan ‘Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen V. Bilkura: Liburutegi eta artxiboak: funtzionaritzatik haratagoko kontratazio markoa. Nolakoa da etorkizuna?’ jardunaldia izan da ALDEE (Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea) elkartearekin elkarlanean. Fernando Juarez Urquijo ALDEEko lehendakaria da.

«Mahai sektorial baten beharra dago belaunaldi aldaketari nola aurre egin hausnartzeko»
UEU | NAIZ|2019/07/01
Fernando-juarez
Fernando Juarez. (@ueu_orokorra)

Demokrazia berreskuratu genuenetik eta administrazioak eratu zirenetik, administrazioarentzat lanean gaudenok zahartzen ari gara eta eraberritze prozesu baten barruan murgilduta gaude. Batzuk jubilatuko gara eta beste batzuk etorriko dira; eta horren inguruan hausnarketa bat egin nahi dugu.

Ikastaroa etorkizuneko arazoei begira planteatu duzue, zein arazo dira horiek?
Hasteko zahartzen ari garela. Demokrazia berreskuratu genuenetik eta administrazioak eratu zirenetik, administrazioarentzat lanean gaudenok zahartzen ari gara eta eraberritze prozesu baten barruan murgilduta gaude. Batzuk jubilatuko gara eta beste batzuk etorriko dira, eta horren inguruan hausnarketa bat egin nahi dugu. Belaunaldi aldaketa dator eta jakin behar dugu belaunaldi aldaketa horri nola aurre egin.

Bi ekintza-joera aurreikusten dituzue arazo horiei aurre egiteko, zeintzuk dira? Eta zein zailtasun eta erraztasun ditu bakoitzak?
iburutegi eta artxibategi gehienak administrazioaren eskuetan daude. Administrazioak pentsatu behar du nola bideratu eraberritze prozesu hori. Teorian bi aukera aurreikusten dira. Bata oposaketen bitartez, lan eskaintza publikoaren bitartez bideratzea. Bestea zerbitzuaren esternalizazioaren bitartez, hau da, enpresa bati eskaintzea bai liburutegi eta bai artxibategien kudeaketa. Abantaila eta desabantailak zeintzuk dira? Eredu burokratikoa, oposaketen bitartez egitea, ondo dago segurtasun juridikoagatik eta teorian bizi osorako lana ematen dizulako; baina kontra dauka malgutasun gutxiago daukala gizarteko erronkei aurre egiteko. Enpresen bitartez bideratzen baldin bada kudeaketa hori, teorian malgutasun hori errezago lortuko da, baina langileen lan baldintzak okertu eta lan prekarioarern atarian egongo ginateke.

Bi aukera hauek lantzeko, zein gai jorratuko dituzue?
Jardunaldi hau hausnarketa bat egiteko da, ea profesionalok zer egin dezakegun honen aurrean. Aztertu bi ereduek dituzten abantailak eta desabantailak. Eta gure hausnarketaren bitartez sortutako ideiak erabili, ahal den neurrian, administrazioari esateko zer nahi dugun. Zein motatako zerbitzuak nahi ditugun, zein motatako lan baldintzak, eta nola ikusten ditugun profesional moduan etorkizunera begira eman beharreko pausuak.

Zer atera nahiko zenukete hemendik?
Atera nahiko genukeena hemendik da batez ere mahai sektorial bat. Gure ustez alde batetik Administrazioa dago; berez Administrazioa da lana emango diguna. Gero enpresak daude, enpresak dira zerbitzuak eta lanak bideratuko dituztenak,. Beste alde batetik daude sindikatuak eta elkarte profesionalak. Eta erdian egon behar dugu profesionalok, giza baliabideak. Jardunaldi hauen helbururik nagusiena hori da, mahai sektoriala sortzea, aldez aurretik komentatu dugun guzti horretaz aritzeko.