Goierri-Urola Garaiko ospitalean 43 lanpostu egituratzeko prozesu judiziala aurkeztu du LABek

Gaur LABek prentsaurrekoa eman du Donostian Goierri-Urola Garaiko ospitalean 43 lanpostu egiturazko lan-taldean sartzeko hasiko duen prozesu judiziala aurkezteko.

NAIZ|Donostia|2019/07/11
Lab_osakidetza
LABek Donostian duen egoitzan eman dute prentsaurrekoa.(LAB sindikatua)

Goierri-Urola Garaian Osakidetzaren beharrezko egitura ahultzen duten lan-pilaketagatiko kontratuen aurkako salaketaren dinamika abiatu du LAB ostegun honetan. Hau prozesu judizial hau aurkezteko, sindikatuak prentsaurrekoa eman du Donostian.

Eskualdeko honetako osasun-zentruetan 43 lanpostu egiturazko lan-taldean sartzea exijitzen dute. Azaldu duenez, badira bi hilabete LABeko kideek Osakitzeko 2018ko kontratazio txostena aurkeztu zutela eta bertan egiaztatu zuten Osakidetzako kontratazio-politikak lan-taldearen infradimentsioa ekarri duela.

Hau horrela, behar bezalako neurriratzea lortzeko egiten duten aurreneko prozesu-judiziala da ostegun honetan abiatutakoa. Salatzen dutenez, Goierri-Urola Garaiko ESI-an dauden 43 koderik gabeko postuak izkutatu dira, «kontratazio prekarioarekin estaliz eta, kasu batzuetan, hiru urte pasa baino lehen eteten dituzte egituran sartu behar ez izateko».

«Iruzurreko praktika hauen froga argiak ditugu», ohartarazi du LABek, Osakidetzari helarazi dizkiotela jakinarazi. Erantzukizunarekin bete ezean, prozesua «bukaeraraino» eramango dutela ziurtatu du.

Goierri-Urola Garai osasun-zentruaren kasuan 43 lanpostu dira, baina Osakidetzan orotara 3.000 postu egituratu gabe daudela zehaztu du. «3.000 lanpostu hauen egonkortzea eta mugikortasun zein EPE prozesuetara ateratzea dira LABen lehentasunak», iragarri du sindikatuak. 

Kontratazio txostenaren xehetasunak

Osakidetzaren 2018. urteko kontratazio politikak ikertuta, txosten bat osatu zuen LABek duela bi hilabete eta bertan azaleratzen diren ondorioak «benetan kezkagarriak» direlakoan dago. Honen arabera, 26.000 langileko egiturazko lan-taldean izkutuan dauden 3.000 lanpostu falta dira eta behin-behinekotasuna %35etik gorakoa da.

«Argi dago Euskal Osasun Publikoari ezarritako politika neoliberalak dituen ondorioak: Osasun egituraren murrizketa, arretaren kalitatearen galera, kanporatze politikak hauspotzea, iruzurra indartzea eta mediku kategoria jakin batzuetako sarrera baldintzatzeko zerbitzu buruek duten ahalmena», iritzi du LABek.