Zuzenean

Naiz Irratia

Mikel Markez x 2

Audio_placeholder

Mikel Markez x 2

Loading player...

Hemen duzue Mikel Markez abeslariaren «Beste Bat» saioaren bigarren alea. Bertso, kantu-herrikoi eta istorio bitxirik ez da faltatu. Martin Larralde izan da «Beste Bat» saio honetako protagonista. 

Zapatari lanean hasi zen Larralde, aita sortzez Bordatxurikoa zuen eta hortik bere ezizena Bordaxuri. Ama zendu eta hasi ziren gauzak okertzen Martin Larralderen etxean, etxearen bere zatia eskatu baitzion semeak aitari. Aitak uko egin eta sutsuki haserretu ziren.

Behin, aita larrean ari zela lanean, norbaitek tiro egin zion. Susmagarri nagusia Martin bera izan zen, gendarmeak agertu eta atxilo eraman zuten eta epaiketan errudun aurkitu ondoren, espetxean sartu zuten. 

Martinek ez zuen asko iraun egoera horretan eta 4 urtera hil zen kartzelan, 1821eko  abenduaren 9an. Dozena bat bertso garratz idatzi zituen giltzapean bere egoera kontatuz. Bertso horiek ahoz-aho gorde dira, Jose Mediagak, Txilen, bere kantutegian publikatu zituen arte.  

Beste izen eta doinu batzuk ere entzun dira saioan zehar: Harkaitz Cano, Pantxoa eta Peio, Urtz, Juanquín Sabina, Ruper Ordorika, Mezo bigarrena, Nahia Lopez eta Sabina Iñigez...

Jaurlaritza Logoa