Naiz
Iruñea

Jabetza intelektualaren inguruko jardunaldiak, Iruñean

Jabetza intelektualaren oinarriak ondare inmaterialaren arloan nola erabili eztabaidatuko dute Nafarroako Museoan, Intangia Elkartea eta Labrit Ondarearen ekimenez. Bi egunetan banatuko dira jardunaldiak; lehen egunean adituak izango dira eta bigarrenean artisauak. 

Irailaren 17an eta 18an, Nafarroako Museoan, ‘Ukitu ezin dena babestuz: Kultur Ondare Immaterialari eta jabetza intelektualari buruzko jardunaldiak’ izango dira, Intangia Elkarteak eta Labrit Ondareak antolatuta.

Jardunaldi hauetan lehenbiziko aldiz hausnartuko da ahoz aho transmititutako jakintzen eta gaur egungo eragileek egindako ekarpenen eta, ondorioz, egile eskubideak dituzten ezagutzen arteko muga.

Bi gai hauetako Estatu zein nazioarte mailako adituak bertan izango dira, nor bere ikuspegitik, gai hauen arteko muga ahularen inguruko hausnarketa egiteko asmoz. Ikuspegi teorikoa lehen egunean landuko da arlo produktibotik etorritako hizlarien bitartez (Jabujo Jib), egile eskubideen arlokoak (Jabetza Interlektualaren Mundu Erakundea, Valentziako Erkidegoa, EHU, Mexikoko San Luis de Potosiko unibertsitatea) eta Kultur Industrien arlokoak (Intangia Elkartea) baita Ondare Immaterialaren arlokoak ere (Labrit Ondarea).

Bigarren jardunaldian artisauak izango dira protagonista jabetza intelektualaren ekarpena ukaezina den jarduera tradizionalen berri emanez. Azkenik, teoriak eta praktikak bat eginen dute Kultur Ondare Immaterialaren esparruan jabetza intelektualari dagozkion arauak egoki ezarri ahal izateko dekalogoa landu eta argitaratuko baita jardunaldi hauetan.