Garaipen bikaina lortu du Avironek Montpellierren aurka (28-24)

Neurketa oso parekatua izan da, baina azken txanpan Alofaren entsegu batek eta Fajardoren zigor-kolpe batek erabaki dute dema lapurtarren alde.

NAIZ|2019/10/12 18:27
Alofa
Alofa, entsegua lortu duen unean (Gaizka IROZ / AFP)

Ez dago Aviron geratuko duenik. Baionako taldeak beste garaipen bat lortu du gaur, etxean Montpellier talde indartsuari 28-24 irabazita.

Neurketa oso parekatua izan da hasieratik, emozio handikoa, baina azken txanpan Alofak lortutako entseguak eta ondoren Fajardok ate barruan sartutako zigor kolpe batek garaipena eman dio talde lapurtarrari.

Jardunaldia hasi aurretik hirugarren zen Aviron, 17 punturekin, eta gaurko garaipenaren ostean 21 ditu jada, bigarren postuan dagoen Bordelleko Union taldeari presioa sartuz.