Jardunaldi Feministen azken indar erakustaldian milaka emakume atera dira kalera

Milaka emakumek Durangoko kaleak hartu dituzte V. Jardunaldi Feminista amaitzear dagoela. «Aurrean gaituzue, antolakuntza feminista» pankartaren atzean ozen oihukatu dituzte aldarri feministak

Maddi Txintxurreta|2019/11/03
Jardunaldiak_manifestazioa
Milaka emakume atera dira kalera Durangon (Gotzon ARANBURU/FOKU)

«Gainezka egin dugu», esan du Mugimendu Feministak. Eta gainezka egin dute Durangoko kaleek. Milaka emakume atera dira kalera, aldarri anitz eta zuzenekin, feminismoaren geroa Euskal Herrian indartsua izango dela erakustera.

«Ez gaude denok», esan dute, «presoak, hildakoak etxeko langileak» falta dira. Heteroarauari, kapitalismoari, arrazismoari eta patriarkatuari planto egin diote, alai eta dantzan, baina zapalkuntza anitzez zeharkatutako gorputzak amorruz hustuz –amorru zilegia, jardunaldiotan nabarmendu denez–.

Manifestazioaren bidean, hainbat ekintza egin dituzte: bost suziri jaurdi dituzte egin diren bost Jardunaldi Feministen alde, bankuetan "sistema irauli" zioten pegatinak jarri, "heteroarauari sua" zioen pankartari sua eman eta autodefentsa feministaren aldeko pankarta zabaldu Ertzaintzaren egoitzaren aurrean, beste askoren artean.

Manifestazioaren amaieran, indarrez sartu dira Landako Elkargunera, saltoka, ospatzeko arrazoiak ere ekarri baitizkio Mugimndu Feministari azken hiru egunetako saldak.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

NAIZ KONTZERTUAK
Iñigo URIZ/FOKU
Loading player...


Huntza taldeak Durangoko Plateruenan emandako NAIZ Kontzertuaren unerik onenak.