NAIZ

Jokin Altunari elkarrizketa, astearte honetan GARAn

Lau eta Erdiko finalari begira, Jon Ormazabalek Jokin Altunari egindako elkarrizketa luze eta zabala argitaratuko du bihar GARAk. Hemen duzue aurrerapen txiki bat.

Laugarren urtez jarraian, Lau eta Erdiko finala jokatuko du Jokin Altunak. 23 urte bakarrik dituen arren, izar handienen pareko zenbakiak pilatzen ari da jada aurrelari amezketarra. Eta agian horregatik, beharrezko ikusten du arnasa hartu eta lorpen bakoitza merezi duen neurrian baloratzea.

Pilotan dituen helburuen inguruan, horren gaztea izanik kantxan eman behar izaten dituen abantailez edota kirolari bizitzak eskatzen dituen sakrifizioez dihardu Altunak astearte honetan GARAn argitaratuko den elkarrizketa zabalean, aurrerapen txiki honetan ikus daitekeenez.