NAIZ
Durango

Kaleko Urdangak, Mafalda, Rotten XIII, S.A. edo Green Valley, 40 Minutu Rocken, otsailaren 29an

Rotten XIII, The Potes, Mafalda, Mocker's, Tribade, Arkada Social, Kaleko Urdangak, Tremenda Jauría, Tximeleta, Skakeitan, Soziedad Alkoholika, Green Valley, Elepunto, Klag Klub, Belardi Rockers, Aiala & Mudo eta Nikotina & Little Martin Selektah igoko dira, otsailaren 29an, Durangoko Landako Gunean, euskal errepresaliatu politikoen eskubideen alde antolatuko den 40 Minutu Rock jaialdiaren oholtzara.   

Kaleko Urdangak 40 Minutu Rocken izango da.
Kaleko Urdangak 40 Minutu Rocken izango da.

17 talde eta musika jartzailek osatzen dute 2020ko 40 Minutu Rock elkartasun jaialdiaren kartela. Euskal preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideen alde, Durangoko Landako gunean, egiten den jaialdiaren seigarren edizioa izango da otsailaren 29an antolatuko dutena.

Musika estilo anitzak batuko dira elkartasuna oinarri. Rotten XIII, Arkada Social edo Kaleko Urdangak taldeen punk-oi indarra, hutsik egiten ez duen Soziedad Alkoholikaren crossover-trasha, The Potes en folp-pop estilo propioa, Skakeitanek hain bere dituen nahasketak edo Tximeletaren dantzarako gaitasuna igoko dira Euskal Herritik oholtzara. Etxean, inor baino gehiago arituko dena, Mocker's.

Euskal Herria eta Herrialde Katalanak lotzen Gasteiz eta Bartzelona arteko Green Valley taldearen reggaea izango da. Herrialde Katalanetatik iritsiko dira ere Mafalda eta Tribade, aldarrikapen feministak lehen lerroan jarri asmoz. Ildo beretik, baino Madriletik, bertaratuko da Tremenda Jauría, Landako Guneko eszenatokia osatzeko.

Karpa txikian, berriz, Elepunto, Klag Klub, Belardi Rockers, Aiala & Mudo eta Nikotina & Little Martin Selektah izanen dira.

Online bidezko sarrerak astelehenean, azaroak 25, 10:00etan, jarriko dira salgai, Plateruenako webgunearen bitartez eta 18 eurotako prezioan. Sarrera fisikoak, berriz, abenduaren 10etik aurrera eskuratu ahal izango dira.