Haritz Larrañaga
BAIONA

Bake Bideak eta bakegileek David Plaren atxiloketa salatu dute

Bake Bidea eta bakegileek ohar batean jakinarazi dutenez, «David Plaren atxiloketa eta neurrigabeko kartzelatzea salatzen» dute eta «azken hau aske uzteko eta bere senideekin egoteko behar den guztia egitea eskatzen» dute.

Pasa den urtarrilaren 11n Baionan bildu ziren 10.000 pertsonen artean joera desberdinetako hautetsiak, eta esparru desberdinetako eragileak zirela nabarmendu ostean mobilizazio hartan zabaldutako mezu nagusia zein zen oroitarazten dute Bake Bideak eta bakegileek.

Hau da, Frantziako Errepublikako presidentea den Emmanuel Macronek iazko maiatzean Biarritzen esan zituen hitzak gogoratuz, «ez dela historia errepikatu behar eta bere hitzak ekintza bilakatu behar direla» aldarrikatu dute.

Modu berean, «Bake Bidea eta Bakegileek, antolatuak diren mobilizazioetan parte hartzera» deitzen dute euskal gizartea.