Alondegiak Steve Paxton koreografoari buruzko atzera begirakoa zabaldu du

Maiatzaren 10era arte ikusi ahal izango da Arizonako artistari buruzko erakusketa. Bertan landu dituen disziplina guztien lagin bat ikusi ahalko da bere artea ondo ulertzeko. Estatu espainolean berari eskaintzen zaion lehen atzera begirakoa da Alondegian muntatu dutena.

Naiz|2020/02/20
Paxton
Erakusketa areto nagusian kokatu dute Paxtoni eskainitako txokoa. (Luis JAUREGIALTZO / FOKU)

Bilboko Alondegiak ‘Steve Paxton. Drafting Interior Techniques’ erakusketa hartuko du gaurtik maiatzaren 10era arte. Gonzalo Olabarria Kultura zinegotziak, Fernando Perez zentroko zuzendariak, Rakel Esparza programazio arduradunak eta João Fiadeiro eta Romain Bigé erakusketako 
komisarioek erakusketa aurkeztu dute.

Fernando Perezek nabarmendu duenez, Estatu mailako proiektu bakar honek arte bisualak eta dantza garaikidea batzen ditu, eta dantza garaikidearen erreferente nagusietako baten lanari eta legatuari eskainitako lehen atzera begirakoa da.

‘Steve Paxton. Drafting Interior Techniques’ erakusketarekin Alondegiak bere erakusketa aretoko ateak irekitzen dizkie dantza garaikideari kubo zuria esperimentazio-espazio bihurtzen duen proiektuarekin, arte eszenikotik, memoriatik, ikus-entzunezko narratibatik eta praktika performatibotik igarotzen dena.

Steve Paxton (Arizona, 1939) dantza garaikidearen aitzindarietako bat da. 50eko  hamarkadan hasi zuen ibilbidea dantzari profesional gisa. Jose Limonekin eta Merce Cunningham Dance Companyrekin lan egin zuen. Elkarlanean aritu zen Robert Rauschenberg, Simone Forti, Yvonne Rainer eta beste artista askorekin, eta Judson Dance Theater eta Grand Union kolektiboa sortu zituen haiekin batera. 70eko eta 80eko hamarkadetan, laguntza eman zuen bi dantza-teknika iraultzaile sortzeko: Contact Improvisation eta Material for the Spine izenekoak.

Mugimenduan-dagoen-pentsalaria eta idazlea izanik, Paxtonek ehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu, dantzari eta inprobisazioari buruz, eta ibilbide luzea egin du dantzari, koreografo eta irakasle gisa, Ipar Amerikan eta Europan. 1970etik Mad Brook Farm-en bizi da, Vermont-en iparraldean dagoen artisten komuna batean.

‘Steve Paxton. Drafting Interior Techniques’ erakusketa ikus-entzunezko piezen, elkarrizketen eta instalazioen bidezko mugimenduan dauden irudien batura da. 
Horiek, koreografoak mugimenduari eta gorputzari buruz bere ibilbidean egin dituen galderak aurkezten dituzte eta ikus-entzunezko piezekin Paxtonen begiradaren bidez mugimendua behatzeko zortzi estudiotan agertzen dira: oinezkoak, anarkia, ukimena, grabitatea, gelditasuna, desorientazioa, indibidualtasuna eta harremana. 



Proiektuak dantzarekin, artearekin edo psikologiarekin zerikusia duten 70 liburutik gorako artxiboa du. Funts hori Mediatekako bibliografia-bildumaren parte da, eta gune horretan kontsultatu ahal izango da erakusketa amaitu ondoren.

Steve Paxtonek jorratu dituen disziplinei omenaldia eginez, erakusketa osatzeko programa publiko bat egingo da: emanaldi-ziklo bat, tokiko eta nazioarteko artistek zuzendutako tailerrak, nazioarteko mintegi bat eta sektoreko profesionalek emandako Contact Improvisation saioak ospatuko dira igande guztietan Erakusketa Aretoan.

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.