NAIZ
BUENOS AIRES

Etxera itzuli nahi eta ezin, Argentinatik lau ikasleren mezua

Argentinan dauden EHUko hiru ikasleek eta gazte kantabriar batek bideo bat bidali dute beraien egoera salatzeko eta erakundeei laguntza eskatzeko. Buenos Airesen daude eta etxera itzuli nahi dute.

Etxera itzuli nahi duten ikasleak Argentinan.
Etxera itzuli nahi duten ikasleak Argentinan.

Argentinan dauden lau gaztek, hiru euskal herritarrek eta kantabriar batek, laguntza eskatu dute etxera itzultzeko. Komunikabideetara bidalitako bideo batean azaldu dutenez, euskal herritarrak EHUko ikasleak dira eta Salta hirian egon dira egon dira orain arte.

Koronabirusaren ondorioz sortutako krisiak eragina izan du hegaldietan, eta egoera horren aurrean Kordobako kontsulatuak Buenos Airesera ahalik eta lasterren joatea eskatu zien, bertan hegazkin bat hartu ahal izateko Euskal Herrira itzultzeko.

Gazteek Latam konpainiaren txartelak erosi zituzten eta taxi bat hartu zuten Argetinako hiriburura heltzeko. 1.200 euro ordaindu zituzten bakoitzeko, eta 17 orduko bidaia egin zuten taxi batean Salta hiritik Buenos Airesera heltzeko. Baina bertara iristerakoan hegaldia ez zela aterako esan zieten; bertan behera geratu zen.

Complutesenko ikasle baten etxean daude orain. Carlos du izena, kantabriarra da eta berak ere etxera itzuli nahi du. Zoritxarrez, gazteek azaltdu duten bezala, martxoaren 17an Argentina eta espainiar Estatuaren arteko hegaldiak eten egin ziren.

Dena den airelineek txartelak saltzen dituzte «oso prezio altuetan, nahiz eta irteten ez diren hegaldiak izan». «Ez dakigu noiz itzuliko garen», salatu dute gazteek, eta espainiar kontsulatuaren eta enbaxadaren laguntzarik ez dutela kritikatu dute.

Egoera honen aurrean, laguntza eskatu diete erakundeei etxera itzultzeko. Beraien gertukoekin egon ahal izateko une zail hauetan, eta ez bakarrik Argentinako iparraldean dagoen Salta hirian, etxetik urrun.