EH Bildu Bizkaiak Gizarte Ekintzako langileei ostatu zerbitzua emateko eskatu dio Aldundiari

EH Bildu Bizkaiak Aldundiak hoteletako zerbitzuak Gizarte Zerbitzuetako langileen eskura jar ditzala eskatu du, haien etxeetako segurtasuna bermatzeko. Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako hotelak osasun-sistemen zerbitzura jarri dira jada pazienteak zein langileak hartzeko.

NAIZ|2020/04/01
Bea_ilaldia
Bea Ilaldia, EH Bildu Bizakaiako bozeramaila. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)

EH Bildu Bizkaiak egindako proposamenaren arabera lurraldeko hotel eta ostatu ezberdinekin hitzarmen bat sinatu beharko luke Aldundiak, adinekoen eta aniztasun funtzionala daukaten pertsonentzako egoitzetan lanean ari direnentzat.

Langile horiek coronabirusarekin kutsatzeko arriskuan daude eta, hori dela eta, EH Bildu Bizkaiak «Gizarte Zerbitzuetako langile horiei behar bezalako ostatuak eskaintzea» eskatu du.

«Zaintza lan horietan ari diren pertsona asko kezkatuta daude. Lanetik etxera itzultzean senideak kutsatzeko arriskuarekin kezkatuta daude. Hori dela eta, pertsona horiei, hala eskatuz gero, beste ostatu bat eskaintzea garrantzitsua da haien eta ingurukoen segurtasuna bermatzeko», adierazi du Bea Ilardia EH Bilduko bozeramaileak.

«Aldundiak hitzarmen hori sinatzeko gaitasuna dauka eta, era horretara, lan karga handia pairatzen ari diren langile horiei lagunduko diegu daukaten kezka bati aurre eginez. Hau da, haiekin bizi diren pertsonen segurtasuna bermatuko dugu», nabarmendu du Ilardiak.

Euskal Herriko hotelak

Nafarroan, zazpi hotel eta Burlatako komentua prestatu dira koronabirusak dituzten gaixoei laguntzeko. Hain zuzen ere, Maisonnave eta El Toro hotelek hartuko dituzte etxean gaixorik egon ezin diren profesional sanitarioak.

EAEn, Osakidetzak Gasteizko Lakua hotela prestatu du larritasun gutxiagoko pazienteentzat, osasun-langileentzat ostatuez gain.

Bestalde, Donostiako Udalak Maria Cristina hotela Osakidetzaren esku jarri du, osasun sistemarako 120 ohe irabaziz, Eneko Goia alkateak azaldu zuen bezala.

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.