Covid-19ari erantzuteko diru laguntzen ezohiko deialdia egin du Kutxa Fundazioak

Kutxa Fundazioak laguntzen ezohiko deialdia jarri du martxan. Covid-19aren ondoriozko krisiari larrialdiko erantzuna ematen ari diren irabazi asmorik gabeko ekimenak finantzatzea da helburua, hiru esparru zehatzetan: etxeko zainketen esparrua, gizarte babesaren eremua, haurtzaroa eta familia.

NAIZ|2020/04/02
Ekimensozialak
Etxerik gabeko pertsonentzat Atano pilotalekua prestatu duten lagunak, lanean. (Jon URBE/FOKU)

Osasun krisi honetan, Kutxa Fundazioak deialdi berezi bat jarri du abian larrialdiko erantzuna ematen ari diren ekimen zibilei laguntzeko. Xedea baliabide ekonomikoen bidez Gipuzkoan garatzen ari diren irabazi asmorik gabeko ekimenei laguntzea da, koronabirusak eragindako ondorioei zuzenean erantzuteko.

Hiru esku-hartze eremutan ari diren ekimenak lagunduko dituzte: «Etxez etxeko zainketa esparrua, adineko pertsonen eta aniztasun funtzionala duten pertsonen beharrei erantzuteko; gizarte babeseko eremua, arriskuan dauden edota gizartean bazterturik dauden pertsonen beharrei erantzuteko, bereziki emakumeei dagokienez; eta haur eta familiaren esparrua, gizartean eta hezkuntzan desabantailan dauden haur eta gazteen beharrei erantzuteko».

300.000 euroko funtsa gehienez

Zehaztu dutenez, aparteko deialdi honek 300.000 euroko funtsa du gehienez, eta balorazioan puntu gehien lortzen dituzten hamar proiektuei gehienez 30.000 euro esleituko zaizkie.

Aurkezten diren ekimenek deialdi hau argitaratzen den egunean egon behar dute martxan, eta 2020ko irailaren 30an burutuko dira gehienez.

Kutxa Fundazioaren laguntza plataforman alta eman duten eta dokumentazioa balioztatuta duten irabazi asmorik gabeko erakundeak aurkez daitezke. Horretarako epea gaur, osteguna, hasiko da, eta apirilaren 8an, 14.00etan bukatuko da.

Deialdiaren ebazpena presazkoa izanen da; deialdia itxi eta gehienez ere 15 eguneko epean eginen da.

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.