Urkulluk dekretu bidez Legebiltzarra gaitzea eskatu du Maddalen Iriartek

Gasteizko Legebiltzarra gaitzea eskatu dio EH Bilduk Iñigo Urkullu Lakuako lehendakariari. Izan ere, talde honen arabera, Gobernuak ez du koronabirusari aurre egiteko planik. Honekin batera, inprobisazioz aritzea eta beste taldeek plazaratzen dituzten proposamenak mespretxatzen dituela salatu du.

NAIZ|2020/04/04
Madd
Gasteizko Legebiltzarra gaitzeko eskatu dio EH Bilduko Maddalen Iriartek Iñigo Urkulluri. (Endika PORTILLO/FOKU)

«Kezkatuta gaude Urkulluren gobernuak eta bere alderdiak erakusten duten jarrerarekin. Urkulluk eta bere gobernuak agerian utzi dute ez dutela planik koronabirusaren krisiari aurre egiteko, inprobisatzen ari direla, eta mahai gainean jartzen diren proposamenak mespretxatzen dituela. Kolaborazioa eskatzen dute Madrilen, beraien iritzia errespetatua izatea, baina hemen beraiekin bat ez datorren inor ez dute entzuten, gehiengo parlamentariorik ez duten arren», adierazi du EH Bilduren eledun Maddalen Iriartek.

«Urkulluren gobernua gutxiengoan dago, baina gehiengo osoa balu bezala jokatzen du. Anomalia demokratiko bat da hau, euskal gizarteak onartu ezin duena. EH Bilduko talde juridikoak Gasteizko Legebiltzarra gaitzeko atea ireki du txosten batean. Lehendakariak deitu zituen hauteskundeak, lehendakariak atzeratu zituen hauteskundeak dekretu bidez, orain lehendakariak gaitu dezake Legebiltzarra dekretu bidez. Borondate politikoaren kontua da gaur egun dugun anomalia demokratikoa konpontzea», gaineratu du.

«Herritarrek merezi dute»

«Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek merezi dute. Gobernuan ez dauden aukera politikoen alde egin zuen herritarren gehiengo horrek merezi du errespetatua izatea», nabarmendu du EH Bilduren eledunak.

Urkullu egoerak eskatzen duen mailan egotea espero dutela gaineratu du Iriartek. «Herrialdearen aniztasun politikoarekiko errespetua, parlamentarismoarekiko errespetua, aurkari politikoarekiko errespetua, euskal herritarren on komunaren alde modu bateratuan lan egitea» ezinbestekotzat jo ditu jarduera politikoan.

«Urkulluri eta bere alderdiari borondate politikoa eskatzen diegu Gasteizko Legebiltzarra eztabaidarako eta akordiorako organo gisa gaitzeko, berriro hauteskundeetara deitzeko aukera dugun bitartean. Urkulluri eta bere alderdiari eskatzen diegu Parlamentua gaitzeko, guztion artean Euskal Plan bat egin dezagun koronabirusak sortutako krisiari aurre egiteko. Horretarako, iragarri nahi dut oposozioko alderdiekin harremanetan jarriko naizela, gure eskaera aintzat hartu eta errespetatua izateko», erantsi du.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik. 

Josu OIAGA - FOKU
Loading player...


Haurrekin kalean jolasteko proposamenak dakartza astelehenetik ostiralera NAIZek argitaratuko dituen ‘Umeak kalean’ bideo sortak.

Eider ALTXU / FOKU
Loading player...


FOKUk ekoitzita eta Eider Altxuren eskutik, haurrekin jaki zaporetsu, osasungarri eta errazak prestatzeko bost saio eskainiko ditugu NAIZ.EUS-en, 12.30ean.

[Saio guztiak]

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA