NAIZ

Imanol Alvarez entrenadoreak Bera Berarekin kontratua luzatu du

Ermuarrak bi urte gehiago pasako ditu monentu honetan Ohorezko Mailan liderra den Donostiako taldean.

Imanol Alvarez, bere jokakariei aginduak ematen. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Imanol Alvarez, bere jokakariei aginduak ematen. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Kirol mundua geldirik dagoen honetan, Super Amara Bera Berak koronoabirusetik kanpo dagoen albiste bat eman du gaurkoan. Klubak publikoki aurreneko urratsa eman du 2020-21 denboraldiari begira eta plantillaren osaketa azaltzeko orduan. Eta horretarako, egungo entrenatzaile Imanol Alvarezi kontratua datozen bi urtetarako luzatu diola adierazi du.

«Bidebietan hirugarren denboraldia betetzen ari den Ermuako entrenatzaileari egindako lana aitortu dio klubak», azpimarratu du talde gipuzkoarrak. Bera Bera lider sendoa da Ohorezko Mailan. Partidarik ez du galdu eta bigarren sailkatuari lau puntuko tartea ateratzen dio. Liga amaitzeko sei partiden falta direnean, Bera Berak ez du inoiz 30 puntu izan 16 norgehiagoka jokatuta. Baina Liga eta Kopa, apirileko azken asteburuan ospatu behar zena, geldirik daude momentu honetan.

Imanol Alvarezek 99 partida zuzendu ditu Donostiako taldean. Apiralaren 4ean 100. partidara iristea espero zuen Elxen, baina Covid-19 osasun krisialdiak eragindako Alarma Egoerak saihestu du.

Bidebietan burutu zuen aurreneko etapan, 36 partida zuzendu zituen (Ligako 26, Kopako hiru, Superkopa eta Txapeldunen Ligan, sei) hiru titulu lortuta, 28 garaipen eta berdinketa bat. Zazpi galdu zituen, horietatik sei, Txapeldunen ligako multzoen fasean Vardar, Larvik eta Podravkarekin.

Imanol Alvarez Donostiara itzuli zen 2018-19 denboraldian. Superkopa eta Kopa eskuratu zituen taldeak berarekin, Ligan azpitxapeldun izna zen eta Europan, EHF Cupeko multzoen fasera iritsi zen. Guztira, 42 partida zuzendu zituen, 30 irabazi, bakarra berdinduta eta hamaika galduta (Europa, sei). Egungo denboraldian 21 daramazki: Ligan 16, Superkopa eta EHF Cupeko lau.