NAIZ

Iragarkietan euskara erabiltzeko bidea erraztea adostu dute Twitterrek eta PuntuEUSek

PuntuEUS Fundazioak eta Twitterrek iragarkietan euskara erabiltzeko bidea erraztea adostu dute. Hemendik aurrera, hala eskatzen duten profilek euskarazko publizitatea beren kabuz egin ahal izango dute.

puntuEUS
puntuEUS

PuntuEUS Fundazioak ohar batean gogora ekarri duenez, 2016an lortu zuen euskaraz publizitatea egin ahal izateko lehen hitzarmena Twitterrekin. Ordutik, PuntuEUS Fundazioaren Twitterren konturako sarbidea eskura izan du euskal komunitateak kanpainak bideratu ahal izateko. Fundazioak nabarmendu duenez, «bide emankorra izan da eta beste pausu bat ematea lortu dugu».

Hemendik aurrera, hala eskatzen duten profilek, euskarazko publizitatea beren kabuz egin ahal izatea adostu dute Twitterrekin. Orain arte PuntuEUS Fundazioaren bidez aritu diren kontuek dagoeneko aktibo dute euskara. Eskaera berriak ere PuntuEUS Fundazioak bideratuko ditu. Twitter Ads zerbitzuan euskara aktibatzeko eskariak komunikazioa@domeinuak.eus helbidean jasoko dituzte.