Prestakuntza beken programa berriak abiarazi ditu Bilboko Arte Ederren museoak

Bilboko Arte Ederren museoak Gondra Barandiaran eta Iberdrola prestakuntza beken deialdi bana ireki ditu. Lehena, ostiral honetan bertan zabaldu da; bigarrena, datorren ostiralean, hilaren 21ean. Elkarlan hauei esker, azken sei urteotan 47 gaztek aukera izan dute egonaldi profesionalak burutu ahal izateko museoan bertan.

NAIZ|BILBO|2020/05/15
Arte_ederren_museoa
Beka hauei esker egonaldi profesionalak gauzatu ahal dira museoan. (Bilboko Arte Ederren museoa)

Bilboko Arte Ederren Museoak zazpigarren aldiz abiarazi ditu prestakuntza beken bi programa, erakundearen patrono diren Gondra Barandiaran Fundazioak eta Iberdrola Fundazioak lagunduta, hurrenez hurren. Azken sei urteotan, 47 gaztek aukera izan dute Gondra Barandiaran-Museoa eta Iberdrola-Museoa bekez gozatzeko; horien bidez, egonaldi profesionalak gauzatu dituzte museoan, eta beren prestakuntza akademikoan eskuratutako jakintzak osatu.

Hala, ostiral honetan, Gondra Barandiaran-Museoa beka programaren deialdia irekiko da, eta datorren ostegunean, maiatzaren 21ean, Iberdrola-Museoa beken deialdia.

Lehenengoari dagokionez, bere helburua da museoen kudeaketaren arloan prestakuntza propioa eskaintzea, museoko hainbat sailetan lanean jarduteko aukera emanez. Ikaskuntza-prozesu horri esker, bekadunek aukera izango dute trebetasun eta ezagutza berriak garatzeko, betiere, Bilboko Arte Ederren Museoko langileak tutore dituztela. Kasu honetan, zazpi beka dira, eta bederatzi hilabete iraungo dute, urriaren 1etik hasita. Bekak honako sail hauetan garatuko dira: Artxiboa, Liburutegia, Bildumak, Hezkuntza, Erakusketak, Argitalpenak eta Zerbitzu Orokorrak.

Bestalde, etorkizunean artelanak kontserbatzen eta zaharberritzen aritu nahi dutenek aukera izango dute, Iberdrola-Museoa Bekari esker, beren prestakuntza zabaltzeko eta jardun honetan eskarmentua eskuratzeko, museoko zaharberritze-tailerrean bertan; izan ere, kontserbazio- eta zaharberritze-lanak ezinbestekoak dira bildumak behar den moduan gordetzeko.

Kasu honetan, bi beka eskaintzen zaizkie dagozkion ikasketa akademikoak amaitu dituzten gazteei; bekek hamar hilabete iraungo dute, aurtengo irailaren 1etik hasita, eta luzatu egin daitezke –hala gertatu da bi aldiz–, beste hamar hilabetez jarduteko.

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.