Sabotajeak Luhuso eta Itsasu artean eta Azpeitian, Patxi Ruizekin elkartasunez

Herritar batzuk Luhuso eta Itsasuren arteko bidea moztu dute ostiral honetan, egunsentiaren aurretik. Azpeitian ere Lurraldebuseko autobus bat geldiarazi eta margoak egin dituzte.

NAIZ|2020/05/22
Captura_de_pantalla_2020-05-22_a_las_8.54.03
Gauez izan da bide mozketa. (Kazeta.eus)

‘Patxi ez zaitugu bakarrik utziko! Amnistia osoa!’. Mezu hau helarazi diote Kazeta.eus hedabideari ostiral honetan goizean goiz iragan den ekintzaren berri emateko. Luhuso eta Itsasuren arteko bidea moztu dute gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz presoaren sustenguz. Goizeko 06.00etan suhiltzaileak bertara hurbildu dira eta sutea itzali dute bidearen zirkulazioa normaltasunera itzuliz.

‘Elkartasunez, bere egoera salatzen dugu eta bere borrokara batzen gira’, azpimarratu dute. Argi utzi nahi izan dute ekintza hori herritar batzuk egin dutela, ‘ez da talde politiko baten izenean egin’.

Ordubete beranduago, 7.00ak aldera, antza kaputxaz aurpegia estaltzen zuten sei lagunek Lurraldebuseko ibilgailu bat geldiarazi dute Azpeitiako sarreran, eta bi aldeetan ‘Amnistia’ eta ‘Patxi, zure borroka eredua’ dioten margoak egin dituzte. Zumarraga eta Azpeitia arteko bidea egiten zuen autobusak.

Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenaren arabera, bost bidaiari eta gidaria zihoazen ibilgailuaren barruan. Sabotajea egin bitartean barruan egon dira, inolako kalte fisikorik izan gabe.

Honezaz gain, Donostiako Parte Zaharreko batzokian Ruizen egoera salatzen duten margoak agertu dira, aurreko egunetan alderdi ezberdinetako egoitzetan gertatu den bezala.


 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.