Euspot lehiaketako sari nagusia Eibar eta Irun artean banatu da

Euspot euskarazko spot lehiaketako sari nagusia Eibar eta Irun artean banatu da. Aurtengo edizioa oso berezia izan da: covd-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte.

NAIZ|2020/05/28
Captura_de_pantalla_2020-05-28_a_las_22.05.09
Modaren inguruko hausnarketa proposatu du aurtengo edizioak. (NAIZ)

Aurtengo edizioa oso berezia izan da; Covid-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituztelako. Guztira 51 spot aurkeztu dira, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan.

Euspot lehiaketaren bederatzigarren edizioko gaia 'Zer dago janzten dugunaren atzean?' izan da eta modaren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu, betiere euskarazko sormena bultzatuz. Aurtengo sari banaketa ekitaldia streaming bidez egin da euspot.eus webgunearen bitartez.

Sari banaketa ekitaldia streaming bidez

Aurtengo Euspoten sari banaketa ekitaldia berezia izan da, etxetik jarraitu ahal izan da ekitaldia zuzenean eta horretarako antolatzaile eta babesleekin konexioak egin dira sariak emateko orduan.

Aforo arazorik ez denez izan inoiz baino pertsona gehiagok jarraitu dute sari banaketa ekitaldia streaming bidez. Usoa Agirrek gidatu du ekitaldia eta lehiaketan aurkeztutako 51 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 13 finalistak ikusi ahal izan dira.

Guztira, Euspotek 2.550 euro banatu ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan. Spotik onena (1.000 euro) bi partaideen artean banatu da; Idoia Lahidalga Baglietto eta Oihane Puertas Ramírez eibartarren 'Zuk zuretzat sortu' spota eta Julen Urtxegi (Irun) aurkeztutako 'Ondo pentsatu'. 'Zuk zuretzat' spotak beste sari bat irabazi du: Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onenaren saria (500 euro).

Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak banatu ditu sariak.

 

NAIZ KONTZERTUAK
TAOM/FOKU
Loading player...


NAIZ Kontzertuen bigarren fasea pasa den ostiralean hasi zen, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean Belakoren eskutik.