Musikenek eta Intermezzok koru abeslarientzako graduondokoa eskainiko dute

Graduondo berria Donostian eskainiko da ostiral eta larunbatetan, urritik maiatzera bitartean. Horri esker musikako goi-mailako titulazioa duten abesbatzako kantariek euren jarduna profesionalizatu ahalko dute, formakuntza zehatza jasoz.

Naiz|2020/06/01
Batavia_madrigal
Tolosako abesbatza txapelketako iazko irabazleak. (Jon URBE / FOKU)

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak eta Intermezzok bat egin dute koru abeslarientzako graduondoko berri  bat eskaintzeko. Xedea da abesbatzetan aritzen direnei, euren zaletasuna lanbide bihurtu ahal izateko tresnak ematea. Formakuntza Donostian eskainiko da ostiral eta larunbatetan 14 saio bikoitzetan. Horietan ahots-teknika espezifikoa landuko da, bai eta abesbatzen errepertorioa interpretatzearekin eta eszenaratzearekin lotutako alderdi guztiak ere.

Intermezzok hainbat lan-proposamen eskainiko ditu gidatzen dituen ekoizpenetan parte hartzeko. Enpresak 15 urte baino gehiagoko ibilbidea du eta hainbat abesbatza ezagun kudeatzen ditu.

Ikastaroa urritik maiatza bitartean eskainiko da (150 ordu). Tarte horretan abeslari gisa profesionalizatu nahi duten ikasleek euren lanarekin harremana duten alderdi profesionalak ikasiko dituzte: ahots-teknika, errepertorio liriko eta sinfoniko korala, errepertorio horretan erabiltzen diren hizkuntzen ahoskera, gorputz-teknikak eta eszenako mugimenduak. Espezializazioa hitzaldiekin osatuko da.

Matrikula zabalik dago musikako goi-mailako titulazioa (edo baliokidea) duten guztientzat. Ikastaroaren inguruko informazio guztia kontsultatu daiteke Musikeneren webgunean.

 

ARGAZKI GALERIA
Gaizka PEÑAFIEL | FOKU


Mungiako laukoteak NAIZ Kontzertuak ekimenaren seigarren gaua erre zuen ostirala gauean. Sanagustin Kulturunea, eliza zaharra musikari emana. Rock-ak: 1 - Jainkoak: 0. Ibilbide labur baina sakonean sortutako klasiko eta kaleratzear dauden abestientzako lekua egon zen; hori bai, kanta zaharrak edo ezagunak soineko berriekin aurkeztuta.