Bera Berak Malena Cavo ezker alboko argentinarra fitxatu du

Argentinar jokalari Malena Cavok 2020-21 denboraldian Super Amara Bera Berarekin jokatuko du. 21 urte dituela etorkizun handiko jokalari da, nazioartean esperientzia duena 2019an Limako Joku Panamerikarretan eta Japoniako Mundialen aritu baita.

NAIZ|2020/06/03
Calvo
Cavoren jaurtiketa bat partidu baten. (BERA BERA)

Buenos Aireseko Dorrego Handball taldean gaur arte aritu dena Argentinako proiekzio handiko jokalaria da Malena Cavo.

Izan ere, 19 urte zituela debuta egin zuen goreneko selekzioarekin 2018 abenduan Txilen aurkako partida batean non golegile nagusia izan zen Argentinak Japoniako Mundialerako sailkapena lortu zuen egunean.

Eduardo Gallardo hautatzailearen konfiantza osoa du Cavok, Luciana Mendoza aurreneko ordezkoa delarik. Mundialean minutu gehien jokatu zuen pistako bosgarren jokalaria izan zen, zazpi partidetan 18 gol egin zuelarik.

O’Mullony jokalariaren baja dela eta –hernia diskaleko ebakuntza egin zioten duela astebete-, Bera Berak eskuin albokoa indartzea erabaki du, Zamorako internazionalak klubak begirada jarri duen denboraldiko lehen zatia galduko baitu.

Batetik, Espainiako Eskubaloi Federazioak oraindik ez dio Alhauringo Kopari muzin egin, betiere urtea amaitu bitartean jokatu beharrekoa.

Bestetik, Guerreras Iberdrola Ligak bi multzoetan banatuko dela konfirmatuz gero bigarren fasera puntuak eramanda, aurkari zuzenen aurkako partidak erabakiorrak izango dira eta, azkenik, EHF Cupeko ordezkatuko duen European League delako lehiaketan etorkizuna jokoan izango du Bera Berak aurreneko hiru hilabeteetan.

Izan ere, talde donostiarrak burubelarri du multzoen fasera iristea eta horretarako hiru kanporaketa gainditu behar ditu horretarako, irailean, urrian eta azaroan, bana. 

Imanol Alvarezek Malena Cavori jarraipena egin dio Argentinak Mundiala prestatzeko Espainiako junior selekzioaren aurkako lagunartekoan zuzenean ikusi zuenetik. «Bere ekimena gustatu zitzaidan, ardura hartzeko borondatea».

Bera Berako entrenatzaileak «jaurtiketa eta pibotearekin duen lotura» azpimarratu ditu.

Bere ustez, «gure jokatzeko erara azkar molda daiteke, eskuin albokoan beste baliabide bat emango digu eta O’Mullony behin ondo jartzen denean gola ziurtatuta izango dugu alde horretan».

«Hazteko gogoa, jaurtitzeko gaitasuna eta ausardia» komentzitu gaitu gaineratu du Álvarezek.

 

ARGAZKI GALERIA
Gaizka PEÑAFIEL | FOKU


Mungiako laukoteak NAIZ Kontzertuak ekimenaren seigarren gaua erre zuen ostirala gauean. Sanagustin Kulturunea, eliza zaharra musikari emana. Rock-ak: 1 - Jainkoak: 0. Ibilbide labur baina sakonean sortutako klasiko eta kaleratzear dauden abestientzako lekua egon zen; hori bai, kanta zaharrak edo ezagunak soineko berriekin aurkeztuta.