Amaia U. Lasagabaster

Natalia Arroyo: «Gezia goruntz begira mantendu nahi dugu»

Ausardia, intentsitatea eta lehiakortasuna eskatuko dio taldeari Realeko entrenatzaile berriak. Blokea mantenduko duela aurreratu du baina oraindik ez daki zer gertatuko den Nahikarirekin.

Natalia Arroyori blokea mantentzea gustatuko litzaioke. (Real Sociedad)
Natalia Arroyori blokea mantentzea gustatuko litzaioke. (Real Sociedad)

Ausardia, intentsitatea, lehiakortasuna… Horiek izango dira Natalia Arroyoren Realaren ezaugarriak, entrenatzaile zuri-urdin berriak azaldu duenez.

«Jokalariek euren bertsio onena ematea nahiko nuke. Talde erakargarria izatea. Erasotzailea, intentsitatea trasmititzen duena… Eta izkutatzen ez dena akatsak egiten dituenean, akatsen ondoren berriro saiatzen dena baizik. Talde irabazlea eta konformatzen ez dena, beti urrats bat gehiago eman nahi duena», laburbildu du.

Gazteek zer esan handia izan dezaketela onartu du, beti ere «atea zabaldu nahi dutela» demostratzen badute. Bere asmoa, hala ere, blokea mantentzea da.

Eta bloke horren barruan Nahikari García egotea gustatuko litzaioke. Klub boteretsu askoren agendan dago urnietarraren izena, Realarekin 2021rarte kontratoa daukan arren.

Arroyok berarekin hitzegin duela azaldu du, «berarekin kontatzen dudala esan» dio, oso jokalari garrantzitsua dela onartuz, eta aurrelaria harkorra somatu duela esan du. Baina argi dauka erabakia Nahikariren eskuetan dagoela.

Azkenean alde egiten badu, «moldatu beharko gara. Selekzioan behin baino gehiago gertatu zaigu, jokalari garrantzitsuak galdu ditugula eta beti talentua dagoela ikusi dugu».

Beraz, «talentu berri bat “asmatu” behar badugu, horrela egingo dugu eta orain daukagunarekin lan egin behar badugu, horrela izango da. Moldatzeko gaitasuna ezinbestekoa da beti».

Hurrengo egunetan taldearen osaera argitzen joatea espero du. Baina edozein kasutan, helburua berbera izango da, «gezia goruntz begira» mantentzea.

«Helburu argia dugu azken urteotako norabidean jarraitzea, zertxobait gorago heltzen saiatuz. Sailkapen on bat egitea, ahal bada azken urteotakoa hobetuz».