Erabakitzeko eskubidea izkutatzea egotzi dio Iriartek... eta Urkulluk ez du kontrakoa adierazten

Erabakitzeko eskubidea «alfombra azpian izkutatzea» egotzi dio EH Bilduko Maddalen Iriartek EAJko Iñigo Urkulluri. Eta azken zortzi urteotako lehendakariak ez du gezurtatzen; gaur ere, Oion, «autogobernua eta identitatea» nabarmendu ditu. Eta abstentzioa eta posta bidezko bozarekin kezka nabaria.

NAIZ|2020/06/29
Urkullu
Ramiro Gonzalez eta Arantxa Tapiarekin batera mintzo da gaur Urkullu Oionen. (EAJ-PNV)

Astelehen honen arratsaldeko mitin nagusiak Oionen eta Arrasaten izan dira. Arabako Errioxako herrian Iñigo Urkullu hizlari nagusi izan du EAJren ekitaldiak, eta Gipuzkoakoan Maddalen Iriarte EH Bildurenak. Lehenak autogobernuaren defentsa egin badu, bigarrenak erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du nabarmen.

Are gehiago, «Urkulluk Ibarretxe Plana alfonbra azpian izkutatu duela» salatu du Iriartek, hau erantsiz: «Erabakitzeko eskubidearen etsaiek belarriekin txalo egiten dute», bera Lehendakaritzan izan duen jokabidearekin pozik.

«Urkulluk armairu bat dauka, bi jantzirekin: subiranista jantzia Alderdi Egunerako eta koristarena urte osorako. Madrilek abestu eta berak koruak egiten ditu», ziurtatu du EH Bilduko lehendakarigaiak.

Oionen, bitartean, Iriartek aipatu bezala «autogobernua» baino ez da atera Urkulluren ahotik. Bere hitzetan, «autogobernua eta identitatea dira gure zuhaitzaren sustraiak, Euskadiren humus-a bi horietan da».

Iriartek aipatu dituen Ibarretxen asmoak ez ditu bere egin Urkulluk, baina 1998tik 2009ra arte lehendakari izan zenaren beste kontzeptu batzuk erabili ditu gaurko mitinean. Esaterako, «giza garapen jasangarria» jarri du helburu.

Posta bidezko bozkarekin kezkaturik

Oiongo ekitaldi honetan, bestalde, abstentzioaren aukerarekin kezkatuta ageri da Urkullu. «Mundu guztiak joan behar du boza ematera», aipatu du behin eta berriz EAJko zerrendaburuak.

Posta bidez emango dutenei ere zuzendu zaie, kontu handiz egiteko eskatuz. Izan ere, aurtengo prozedurak ez direla berdinak eta beharreko dokumentazio txukun osatzen ez bada, boz hori alferrikakoa izan daitekeela ohartarazi du. Hortaz, arreta osoa jartzeko eskatu die Urkullu EAJren botuemaileei.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

ARGAZKI GALERIA
Gaizka PEÑAFIEL | FOKU


Mungiako laukoteak NAIZ Kontzertuak ekimenaren seigarren gaua erre zuen ostirala gauean. Sanagustin Kulturunea, eliza zaharra musikari emana. Rock-ak: 1 - Jainkoak: 0. Ibilbide labur baina sakonean sortutako klasiko eta kaleratzear dauden abestientzako lekua egon zen; hori bai, kanta zaharrak edo ezagunak soineko berriekin aurkeztuta.