NAIZ

Sheila Elorzak bi urterako berritu du kontratua Eibarrekin

Arrigorriako erdilaria ezinbesteko jokalaria bihurtu da Iker Dorronsororen egituran eta talde eibartarra Lehen Mailan gidatzeko ardura izango du datorren denboraldian.

Sheila Elorza bi urterako lotu du Eibarrek (SD EIBAR)
Sheila Elorza bi urterako lotu du Eibarrek (SD EIBAR)

Sheila Elorzak Eibarren jarraituko du beste bi urtez. Emakumezkoen taldeko kapitainak kontratua berritzeko akordioa sinatu du klubarekin 2022 urtera arte. Hala, taldea zelai barrutik gidatzen segiko du Lehen Mailan.

Arrigorriakoak Ligako neurketa guztiak jokatu zituen, 22, amaitu gabe geratu zen azken denboraldian. Norgehiagoka horietatik hogei hasieratik jokatu zituen eta bi aulkitik aterata. Horrez gain, bi gol sartu zituen eta zelai erdian ezinbesteko jokalaria bihurtu da Iker Dorronsororentzat.

Klubeko kominikabideei egindako adierazpenetan, erdilaria «pozik» azaldu da beste bi urtez jarraitzegatik. «Oso eskertuta nago klubarekin eskaini didan konfiantzagatik, baita datorren urtean nire ametsan den Liga Iberdrolan jokatzeko aukera emateagatik».

Elorzaren esanetan, datorren denboraldia «ez da erronka samurra izango». «Kategoria oso exigente da. Baina argi dugu nortzuk garen eta zer eskaini dezakegun. Lan handia egingo dugu benetako Eibarren zein den erakusteko».

Horretarako, kapitainak azpimarratu du «garrantzitsua izango dela egunerokoaz eta taldekideez gozatzea. Entranamendu zein partida bakoitzean dena ematea eta beste urte batez Lehen Mailan jarraitzeko helburua betetzea».