Hauteskunde egunaren eta emaitzen zuzeneko jarraipena NAIZen eta NAIZ Irratian

Uztailaren 12ko hauteskunde gauaren zuzeneko jarraipen berezia egingo du NAIZek igande honetan. Hauteslekuak irekitzen direnetik itxi arte egunean zehar gertatzen denaren zuzeneko kontakizuna egingo dugu, eta 20.00etatik aurrera, berriz, emaitzak atari digitalean jarraitu ahal izango dira, denbora errealean. NAIZ Irratiak ere emanaldi berezia egingo du 19.30etik aurrera, eta asteleheneko GARAren papereko edizioa ere berezia izango da, kronika eta analisiekin.

NAIZ|2020/07/10
Urnaelectoral
Ezohiko hauteskunde eguna izango da igandekoa. (Marisol RAMÍREZ | FOKU)

Uztailaren 12koa ezohiko hauteskunde eguna izango da, ikusteke baitago covid-19aren pandemiak zer eragin izango duen herritarrengan botoa ematera joateko orduan. Hauteslekuetan ere osasun neurri bereziak izango dira, eta posta bidezko boto eskaerak marka gainditu du

Egunean zehar gertatzen dena zuzenean jarraituko du NAIZek goiz goizetik, lantalde zabalarekin. Hauteslekuak ireki orduko zuzeneko kontakizuna egingo dugu gorabehera guztien eta parte-hartzearen berri emateko, eta itxi ondoren, 20.00etatik aurrera, emaitzei begira jarriko gara. Datuak ezagutu ahala denbora errealean jarraitu ahal izango dira NAIZ.EUS atarian, lurraldeka eta herriz herri. Zenbaketa ohi baino luzeagoa espero da, posta bidezko botoak bikoiztu egin direlako duela lau urterekin alderatuta.

NAIZ Irratian, 19.30ean hasita

Hauteskunde gauaren jarraipen berezia NAIZ Irratian 19.30ean hasiko da. Amaia Zurutuzak gidatuta, hauteskunde gaueko datuak denbora errealean eta analisia izango ditu ardatz saioak. Eguzki Urteaga eta Estitxu Garai izango dira analisi mahaian, baita GARA eta NAIZeko kazetari talde zabala ere; herrialdeka eta alderdika ahalik eta argazki zehatzena eskaini asmoz. Gainera, alderdi nagusien egoitzetan ere izango da irratia, emaitzak ezagutu ahala lehen inpresioak jasotzeko asmoz.

Koronabirusaren krisiak baldintzatuta dator hauteskunde hitzordua eta saioaren lehen zatian honi begira ere izango da irratia, hainbat herritako alkate eta herritarren testigantzekin eta hauteskunde mahaietan izan direnen lekukotzak jasoz.

Entzun ez ezik, ikusi ere egingo da igandeko saio berezia, NAIZen bertan eta irratiaren Twitter eta Facebook orrietan.

Igandekoaren ostean, astelehen goizeko ‘Informazioaren Haria’ren lehen edizioa (7.00-10.00) ere berezia izango da, hauteskunde biharamuneko analisia eta alderdi politiko bakoitzaren balorazioak izango baititu ardatz saioak.

GARAren ale berezia astelehenean

Igande gauak eman duenaren emaitza asteleheneko GARAn ere jasoko da, edizio berezi batean. Ikuspegi orokorra, abstentzioari atentzio berezia, herrialdez herrialdeko kronikak eta analisiak izango dira, besteak beste.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

NAIZ KONTZERTUAK
Loading player...


Liher taldeak Donostiako Doka Kafe Antzokian emandako kontzertuaren unerik onenak.