Andres Osa «Sakona»

Otaño nagusi izan zen Urrezko Aizkoran eta Urruzuno lesionatu egin zen harrijasotzen

Larunbatean Lezan jokatutako Urrezko Aizkolarien eta Harrijasotzaileen txapelketako jardunaldietan, Ondarroako harrijasotzaileak belaun atze partean tiroi zitel eta mingarria izan zuen eta lanak bertan behera utzi beharrean aurkitu zen.

Inhar Urruzuno, aurreko saio batean harria altxatzen. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Inhar Urruzuno, aurreko saio batean harria altxatzen. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Larunbatean jokatu ziren Lezan Urrezko Aizkolarien eta Harrijasotzaileen txapelketako jardunaldiak. Harrijasotzen ezbehar latza izan zuen Inhar Urruzunok lehenbiziko harriarekin. Berak eta aurkariak, Imanlol Albizu Goikoetxek ohiko harriak erabili zituzten, hasieran 125 kiloko zilindro zaharra. Goikoetxeren lana, bi minutuan 15 jasoaldi egin zituen eta Inhar Urruzunok 19 jasoaldi lepoan berdindu zituen. Hortxe jaso zuen lesioa mingarria Ondarroako harrijasotzaile paregabeak.

Badirudi belaun atze partean tiroi zitel eta mingarria izan zuela eta lanak bertan behera utzi beharrean aurkitu zen. Goikoetxek jarraitu zuen bere lanean Kubika eta Bolarekin. Orotara hiru harriekin 37 jasoaldi emanaz konformatu zen. Ikusten da forma onenean ez dagoela, gehienak bezala.

Aizkoran Eneko Otaño eta Jesus Mari Mugika aritu ziren. Lana 45 ontzako enborra, 65ekoa, bi kana-erdikoak eta lau 60 ontzakoak nork azkarrago partitu. Otañok aipatu lana burutzen 23 minutu eta 53 segundo behar izan zituen eta Mujikak, 26 minutu eta 34 segundo.

Azkenik, harrijasotzen Virginia Finol aritu zen. Orain arteko markarik onena berak ezarri zuen, 63 kiloko zilindroa, kubika eta bola erabiliz orotara 52 jasoaldi burutu zituen.