NAIZ

San Mames saritu dute World Design Awards 2020 sarietan

Bilboko San Mames futbol zelaiak saria jaso du World Design Awards 2020 sarietan, The Architecture Community erakunde ospetsuak urtero ospatzen duen jaialdian.

San Mames zelaia. (Aritz LOIOLA/FOKU)
San Mames zelaia. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Kirol eta Jolas Instalazioen kategorian lortu du sari nagusia, sariak ematen diren 39 mailetako batean, hain zuzen.

Aitorpenak bat egin du San Mamesek aurretik lortutako beste batzuekin: 2015ean Singapurko World Architecture Festival-en lortutako saria, eraiki berri den munduko kirol eraikinik onena izateagatik, edo 2017ko World Football Summit sarietan urteko futbol estadio onena izateagatik.

World Design Awards 2020 lehiaketako epaimahaian izan dira Sven Shockey (SmithGroup), Esra Akcan (Europako Ikasketen Cornell Institutua), Zain Abuseir (Michigango Unibertsitatea), Randy Guillot FAIA (Genslerreko Diseinu zuzendaria), Simon Twose, George Baird eta Jan Smitheram (Welltongo Victoria Unibertsitatea).