NAIZ
BILBO

Alondegia eta BOS eskutik, ‘Musika Loturak’ zikloan

Bilboko Alondegiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak elkarlanean antolatu dute ‘Musika Lotura’ zikloa. Abuztuaren 6an hasi eta iraila arte, ostegunero bina emanaldi izango dira musika eta kultura garaikidea soinu esperimentalekin lotzeko. Sarrera doakoa izango da, lekuak bere arte.

Zikloaren emanaldiak Alondegiaren atarian izango dira, harrera nagusian. (Luis JAUREGIALTZO I FOKU)
Zikloaren emanaldiak Alondegiaren atarian izango dira, harrera nagusian. (Luis JAUREGIALTZO I FOKU)

Bilboko Alondegiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) ‘Musika Loturak’ zikloa antolatu dute, abuztuan eta irailean izango diren hainbat emanaldi, musika eta kultura garaikidea soinu esperimentalaren bidez lotzeko.

Emanaldi horietan BOSek eta BOSen ensembleek parte hartuko dute –hari-taldea, perkusio- taldea, metalezko haize-boskotea, zurezko haize-boskotea eta ganbera-orkestra–, Alondegiako soinu eta musika esperimentaleko hildoarekin harremanetan. Bertatik jakinarazi dutenez, mMusika-errepertorioan musika elektronikoaren zatiak eta inprobisazioak sartuko dira, musika klasikoaren estetikarekin eta praktika artistikorik berrienekin kontrastea sortzeko.

Saioak datorren abuztuaren 6an hasiko dira, eta emanaldiak ostegunetan izango dira, egunero bi emanaldirekin: 18.30ean eta 20.00etan. BOSez gain, orkestrako ensembleek ere parte hartuko dute, hain zuzen, soka taldeak, perkusio taldeak, metalezko haize boskoteak eta zurezko haize boskoteak.

Kontzertuak Alondegiako atarian egingo dira eta sarrera librea izango da, tokia bete arte. Zentroak osasun protokolo zorrotzak jarri ditu covid-19arekiko segurtasuna uneoro bermatzeko.

Momentuz, Alondegiatik abuztuko programazioa baieztatu dute, irailekoaren faltan. Hala, aipatu estreinako egunean, abuztuaren 6an, Wolfgang Amadeus Mozart, Dai Fujikura eta Gioachino Rossiniren piezak izango dira entzungai; 13an, Edgard Varese eta Antonin Dvorakenak, eta 20an Ludwig Van Beethoven, Marc Monnet, Soichi Konagaya eta Sergei Prokofievenak.

Abuztuko azken emanaldian, hilaren 27an, G. Grisey, P. Siesser, E. Argenziano eta E. Kopetzkiren konposizioak izango dira pritagonista. Emanaldi guztietan BOSeko Erik Nielsen izango da zuzendaria. Informazio gehiago, Alondegiaren web gunean dago eskuragarri.