Eibar, Zarautz eta Ermuan ezarritako neurri bereziak bertan behera utzi dituzte

Herri horietan egoerak hobera egin duelakoan, Lakuako Osasun Sailak bertan behera utzi ditu astearte honetan Eibarren, Zarautzen eta Ermuan covid-19aren zabalpenari aurre egin nahi zioten neurri bereziak.

NAIZ|2020/08/11
Zarautz
Zarauzko hondartza. (Gorka RUBIO/FOKU)

Uztailaren 21eko agindu baten bitartez Eibarren, Zarautzen eta Ermuan ezarriak ziren neurri bereziak bukatutzat eman ditu Nekane Murga buru duen Lakuako Sailak. Aste horien bueltan covid-19ak eginiko aurrekadari galga jartzeko asmoz agindu ziren, eta gauzak nahiko bideratu direlakoan bertan behar uztea erabaki da orain.

Zenbait tokitako pertsonen kopuruari eta ordutegiei eragiten zieten aipatutako neurriek. Aurrerantzean, beraz, EAEko gainerako hiri eta herrietako egoera berdinean gelditzen dira Eibar, Zarautz eta Ermua. Hala nola, tabernak ixteko ordutegiak, maskara eramateko beharra, jende kopuruak...

Erabaki hau hartzeko, hiru herriotan epidemia «egonkortu» dela azaltzen du Murgak sinatutako aginduak.

Uztailaren 8an hasi ziren honelako neurri bereziak hartzen, Ordizian hain zuzen ere. Hilabete horren 16an zabaldu ziren. Gero, uztailaren 21an Bergarara zein Ermuara zabaldu ziren, Ordizian salbuespen egoera hau bertan behera uztearekin batera.

Zarautzen ez da positibo berririk agertu azken hiru egunetan. Ermuan bat bakarra egiaztatu da larunbatetik hona. Eibarren, aldiz, astelehenean hiru kasu berri izan ziren, eta igandean zortzi, baina neurri bereziak altxatzeko unea dela ondorioztatu du Lakuako Osasun Sailak.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK