Asier AIESTARAN

Arteaga II.ak ere kontratua berritu du Baiko Pilotarekin

Lasarteko aurrelariak Bilboko enpresarekin jokatzen jarraituko du, nahiz eta ez duten kontratu berriaren iraupena zehaztu.

Arteaga II.a, kontratu berria sinatzen (BAIKO)
Arteaga II.a, kontratu berria sinatzen (BAIKO)

Axier Arteaga aurrelari lasartearrak Baikorekin zuen kontratua berritu du. Pilotaria aurreko kontratua amaitzear zegoenetako bat zen, eta enpresak gaur jakinarazi du bertan jarraituko duela.

Hori bai, Baikoren webgunean zabaldutako informazioak ez du zehazten kontratu berriaren iraupena. Zehazten den bakarra da sinatu osteko aurreneko partida Mallabian jokatuko duela ostiralean Ibai Zabalarekin Elordi eta Tolosaren kontra.

Arteaga II.ak 2016an debutatu zuen Baikorekin, eta hurrengo urtean Promozio mailako Buruz Burukoa eta Binakakoa irabazi zituen.

Albistea hau ere aste bereziki tirabiratsuan jakinarazi du Baikok, Eskirozen baja eta Olaizola II.aren kontratu berritzea ezagutu diren aste berean.