Ibon Goieaskoetxea aske da, Euskal Herrira bidean, hamaika urteko espetxealdia atzean utzita

Frantziar Estatuko espetxeetan 11 urte preso egin dituen Ibon Goieaskoetxea preso busturiarra aske da azkenik, Parisek asteartean Espainiaratu ondoren. Asteazken honetan libre utzi dute, Madrilgo Auzitegi Nazionalera eraman ostean.

NAIZ|2020/09/16
Goie
Ibon Goieaskotxea, kalean jada. (Etxerat)

Estatu frantseko agintariek asteartean Espainiaratu ondoren, zigorra guztiz betea zuen aurrean, gaur asteazkenean aske gelditu da Ibon Goieaskoetxea busturiarra.

Alfontso Zenon abokatuak goizean NAIZI azaldu dionez, espainiar Auzitegi Nazionalera eraman ondoren, fiskalak Ibon Goieaskoetxea aske uztea galdegin du.

Busturiko presoaren kontrako aurkako akusazioak nahiko indarra ez zutenez, hainbat neurri ezarrita hura libre uzteko eskatu du fiskalak eta ordu batzuk geroago gauzatu da erabakia. Etxeratek zabalduko irudiak erakusten duenez, Madrilen izan dira senide eta lagunak, etxera bueltan laguntzeko.

Ibon Goieaskoetxea 2010eko otsailaren 28an Normandian atxilotu zuten eta ordutik Estatu frantseseko hainbat espetxetan izan dute gatibu.

Horrez gain, 2015eko apirilaren 3an Fleury Merogiseko espetxe zaindariek jipoia eman zioten Ibon Goieaskoetxeari miaketa batean, eta 2018ko apirilean auto istripua izan zuten bere bi seme-alabek eta emazteak, Euskal Herritik 850 kilometrora dagoen Arleseko espetxera bisita bat egitera joateko Okzitaniako Tolosa hiri inguruak zeharkatzen ari zirenean.

Hamaika urte preso egin ondoren Mont-de-Marsango espetxetik espainaratu zuten, astearte goizean.